Gaurkotasuna
Gaurkotasunaren xehetasuna
Bihar hasiko da hondartza denboraldia Hondarribian
2022·06·14
Bihar asteazkenean ekainaren 15ean, hondartzako denboraldia irekiko da ofizialki. Datorren irailaren 15 arte zabalik egongo da beraz Hondarribiko hondartza eta erabilgarriak izango dira aldagelak, Gurutze Gorriaren bigilantzia, Oztoporik Gabeko Bainua, eta udan zehar antolatzen diran ekitaldi desberdinak ere.
“Aparkalekua hilabete haseran ireki genuen TAO zerbitzuarekin, eta abuztuaren amaierararte egongo da. Hondartza denboraldia aldiz ekainaren erditik irailaren erdira doa” esan du Gonzalo Carrionek, Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak.
“Udaletik eta Gipuzkoako Foru Aldunditik lan handia egiten da hondartza ahalik eta egokien mantentzeko eta hala eskaintzeko hondarribiarrentzat eta gurera etortzen diren guztientzat
Hondarribiko hondartzako instalakuntzak
Komunak: 9.00etatik 20.00etara irekiko dira astelehenetik igandera, eta aldagelak aldiz, 10.00etatik 20.00.
Gurutze Gorria: Ekainak 15etik irailak 15era, egunero. Ekainean eta irailean, 11.00tatik 19.00tara lan egiten dute eta uztaila eta abuztuan aldiz, 10.30tatik 20.00ak arte.
Gainera, esandako instalazio hauetatik kanpo, hondartza eta inguruan honako hau topa daiteke: 6 dutxa lau isurikoak, 6 iturri bikoitz eta 5 hankak garbitzeko gune.