Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Bigarren urtez pandemiak baldintzatuko duen estropaden asteburua prest Hondarribian

2021-08-18
Larunbata eta igandean Eusko Label eta TKE-2 Ligetako estropadak jokatuko dira Hondarribian, baita liga amaitu ostean puntuagarri izango ez den emakumezkoen estropada bat ere. Aurkezpena gaur egin da Ondartza Futbol Zelaian, Hondarribia Futbol Elkarteak 50. urteurrenari keinu bat eginez. Txomin Sagarzazu Hondarribiko Alkatea bertan izan da.

“Alde batetik normaltasuna adierazten digu gaurkoak” esan du Txomin Sagarzazu Alkateak “Beste urte batez estropadak dauzkagu Hondarribian, kirol emanaldi bikainak izango ditugu gure herrian eta hori poz handia da. Lasaitasuna sentitzen dugu Udaletik ere, jakin badakigu eta Arraun Elkarteak nola lan egiten duen, zalantzarik gabe, Udalaren koordinazioarekin batera asteburu honetan izango den moduan”.

“Gure pandemia honen bigarren urtean egonda, zenbait neurri batzuk hartu behar izan ditugu eta herritarrei ulerpena eskatu nahi diegu. Espigoiko sarrera itxi egingo dugu eta Kai Berrirako sarrera itxi larunbata eta igande goizetan, pandemiari aurre egiteko neurri modura. Halere, hondartza hor dago eta estropadak ikusteko beste aukera bat da. Ia datorren urtean beste baldintza batzutan aritu gaitezken”.

Joxemi Elduayen HAEko presidenteak adierazi duenez, “aurten era bigarren urteaz eta pena handiarekin, arraun festak eta Hondarribian estropaden inguruan antolatzen ziren jarduera guztiak bertan behera geratzen dira. Zentzuz jokatu behar dugu denok”.

“Itsasoz estropadak ikustera joan ahal izango da, eta, nolanahi ere, gure arraunlarientzako zaleen babesa eskatu nahi dut, goizetik denok berdez jantzita eta banderak balkoietan jarrita” amaitu du Elduayenek.

Egutegia honakoa izango da:

Larunbata 21:

12.00: “HONDARRIBIKO ARRANTZALEEN KOFRADIAKO XV. BANDERA (TKE 2 Liga).

Igandea 22:

11: 40: “XIII TXINGUDIKO BANDERA – ONDOAN SARI NAGUSIA” (Emakumezkoen estropada, ez puntuagarria).

12:13: “HONDARRIBIKO XXXIV. BANDERA – MAPFRE SARI NAGUSIA” (Eusko Label Liga).