Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Gaurkotasunaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Bigarren eskualdaketako etxebizitzen erregistroan izena emana dutenen arteko zozketa otsailaren 11n

Ez dira etxebizitzak zozketatzen, itxarote-zerrendaren ordena baizik

2022·01·07

Datorren otsailaren 11an, eguerdiko 13:00etan Udaletxeko Areto Nagusian, bigarren eskualdaketako bizitza publikoen eskaeragile erregistroan, notario aurrean, familiako kideen arabera  izena emana duten bizikidetza unitateen zozketa egingo da.

Kontutan hartu behar da izenemateak bi urtean behin berritu behar direla, eta hala egiten ez dutenek, kanpoan geratzen direla. Izenemateko epea urtarrilaren 31n itxiko da eta BAZen egin beharko da.

Hala, bizikidetza unitate mota bakoitzerako zerrenda bat osatuko da, eta zerrenda horren arabera eskaini eta hala badagokio esleituko dira Udalak dituen bigarren eskualdaketako etxebizitza horiek.

Ez dira etxebizitzak zozketatzen, itxarote-zerrendaren ordena baizik, beraz, ez dira zozketatzen PRESA I-ean etorkizunean egingo diren etxebizitzak.