Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Bigarren asteburua GI-636 eta Txingudi Ikastola inguruko zuhaitzen kimaketa eta mozketa lanetan

2024-11-28
Pasa den larunbatean eta igandean egin zen bezala, azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean Gi-636 errepidean –Txingudi ikastolako eremuan– dauden zenbait zuhaitzen kimaketa eta mozketa lanek jarraipena izango dute. Trafikoa semaforo bidez arautuko da uneoro.

Pasa den larunbatean eta igandean egin zen bezala, azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean Gi-636 errepidean –Txingudi ikastolako eremuan– dauden zenbait zuhaitzen kimaketa eta mozketa lanek jarraipena izango dute. Trafikoa semaforo bidez arautuko da uneoro. 

Esku-hartzean 37 zuhaitz moztuko dira, 61 zuhaitzetan pantaila-inausketa egingo da, batez ere eskola eremua argitzeko, eta 99 zuhaitzetan zuhaitzen luzera murrizteko inausketa egingo da. Aste honetan egin den moduan, lortzen den egurra eskuragarri egongo da Jaitzubia Elkartearen inguruan.

Jakina da errepide honetan dauden zuhaitzen arrisku egoerak sortzen dituztela eguraldi bortitza egiten duenean. Bere garaian, zuhaitzak landatzeko orduan, ez zen zegokion markoa errespetatu eta hurbilegi landatu zituzten batzuk besteetatik. Ondorioz, platanondoak oso luze eta mehar hazi dira, horrek dakarren ezegonkortasunarekin eta arriskuekin. Zuhaitzen adarrak haizeteekin puskatu eta istripuren bat edo beste ere gertatu da, baten bat larria. Gainera, eskola baten eremua ere bada eta haurrak arrisku egoerak pairatzen dituzte.

Horren aurrean, Udalak pertsonen segurtasuna bermatzeko zuhaitzetan esku-hartze bat egiteko ardura du. Azterketa bat egin zen 2022an eta bertatik hainbat proposamen eratorri ziren. Udalak, erabaki zail baten aurrean zegoela ikusirik, proposamen horiek beste iritziekin kontrastatu ditu, eta azkenean zuhaitzekiko proposamen  adeitsuena hartzen saiatu da.