Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Bidasoa ibilbideko zorua konpontzeko lanak hasi ditu Udalak

2026-11-03
Hondarribiko Udalak Bidasoa ibilbideko zorua konpontzeko lanak hasi ditu, Axular kaletik Bernat Etxepare kalerainoko tartean. Izan ere, bertan dauden zuloek oinezkoen segurtasuna arriskuan jartzen dute.

Udalak urteak daramatza Kostaldeen Zerbitzu Probintzialari tarte horretan mantentze eta konponketa-lanak egiteko eskatzen, lurzoruaren titulartasuna erakunde horri baitagokio. Orain arte, ordea, ez da inolako jarduketarik egin, eta bidearen egoerak okerrera egiten jarraitu du.

Egoera horren aurrean, eta neguaren etorrerarekin kalteak areagotu daitezkeela aurreikusita, Udalak konponketa-lanak bere gain hartu eta esku hartzea erabaki du, herritarren segurtasuna bermatzeko.

Esku-hartze hau lehendabizikoa izango da, nahiz eta etorkizunean Udalak beste konponketa-lan batzuei ere aurre egin beharko diela aurreikusten den, Udalaren eskumenekoak izan ez arren.

Lanek 33.792 euroko kostua izango dute, eta ostiralerako amaitzea aurreikusten da.