Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu
Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea

Berdel trontzoa parrilan

Logo Azoka
45 min - 4 pintxo
  • 2 berdel 400 g-koak edo
  • 250 g zerba
  • 300 g kalabaza
  • 50 g gurin
  • 50 g esne-gain
  • 10 g ardo zuri
  • 2 errefautxo
  • 220 g ur
  • olibako olio mehea
Arraunlari Berri jatetxea

Elaborazioa

Garbitu kalabaza eta zerba Azalak txiki-txiki egin eta gurinarekin eta gatz pixka batekin salteatu. Kolorea hartzen hasten denean erantsi esne-gaina eta ardo zuria. Irakiten hasten denean erantsi ura eta berriz ere irakiahorretan utzi, berotzen, baina murriztu gabe.

Garbitutako barazkiak dado txikitan zatitu, eta gorritzen jarri oliba olioarekin. Erantsi gatz pixka bat eta pixkanaka, su eztian, joan salda eransten. Barazkien puntua kontsumitzailearen gustura egina izango da.

Berdela hezurrik gabea izango da, eta trontzotan zatitua. Behazunaren alderdian mozketa batzuk egin, sareta baten modukoak. Trontzoak parrilan jarri eta barru aldea pixka bat gordinik utzi, izan ere gero arrozaren gainean jarriko ditugu eta han ondo egokiko dira.

Aurkezteko jarri plateraren erdian sasi-arroza eta haren gainean berdela. Amaitu platera berdelaren gainean errefau birrindua jarriz.

Errezeta: Arraunlari Berri jatetxea