Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu
Habiaratutako portletak
Jaizkibelgo kontserbazioa
Atzealdea

Basoak Ernatzen

Martxoaren 17an Ama Guadalupekoa eskolak eta Egiluze eskolak egingo dute landaketa.

Talaiakoak euren eremuan bertan egingo dute landaketa.

Helburua: Basoa lantzeko proposamena

Eskola Agenda 2030aren etorrerarekin, Nazio Batuek proposatutako Garapen Iraunkorreko Helburuek (GHI) indarra hartuko dute hezkuntza ekosozialago bat lortzeko bidean. Hala, gizartea, ingurumena eta ekonomia ardatz harturik, gizarte iraunkorrerako pausuak emango dituen hezkuntza bultzatu nahi da, bai eta ikasleei helburu horietan trebatzeko, hausnartzeko eta eztabaidatzeko aukerak eman ere.

Eskolak, herri, eskualde, eta gizarte baten parte diren heinean, ezin ditugu eremu islatu moduan tratatu. Hala, ikasleek euren eskola ingurunetik gertu dauden egoera errealak ezagutzea komeni da, eta horiei buruzko hausnarketak eta eztabaidak bultzatu behar dira. Horrela, arazo egoera horiek hobetzeko asmoak eta proiektuak sustatuko lirateke hezkuntzan, eskola bera kokatua dagoen ingurunearen parte sentiaraziz. Hala, ikasleak euren herriaren egunerokoaren parte sentituko dira, bertako arazoetan parte hartuz eta horiei aurre egiten irakatsiz.

Ingurugelak (Eusko Jaurlaritzaren menpe dagoen ingurumen-hezkuntzako entitatea), 2020-2021 ikasturtean, eskolak, Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Ingurugela bera bateratuko dituen proiektu bat jarri zuen martxan, eta guztien arteko proiektu komun bat bultzatu aipaturiko helburuak aurrera eramateko.

Hala, ikasturtean, EA2030aren barruan “Lehorreko ekosistemak” izeneko GIHa landu behar zela erabakita, eta “baso eta berdegunea”k gure eskualdeko ikastetxeetan protagonismoa hartuko zutela jakinda, “Basoak ernatzen” proiektua abian jarri genuen. Gure herriko basoak guztion artean ernatzen hasteko:

Basoak Ernatzen
Basoak Ernatzen

Herri mailako eskola Agenda 2030

Helburua: Herriko basoak, zuhaitzak eta berdeguneak ezagutu, horien egoera aztertu eta hobekuntzak proposatu.

Antolaketa:

Iraila amaieran, eskola bakoitzeko ekoordezkariak elkarrekin ezkur bila Jaizkibelera joatea aurreikusita zegoen. Ordea, Koronabirusa dela eta, ikasleek  ezin izan zuten joan. Beraz,  Ingurugelak ezkurrak helarazi zizkien.

Ikasleek ezkurrak nola ernatu ikasi eta ernatzen jarri zituzten. Horretarako, metodologia ezberdinak erabiltzeko aukera izan zuten, bai eta konpetentzia zientifikoa lantzekoa ere.

Eskola batzuk, ernetako zuhaitzak landatzeko hautua egin dute, beste batzuk zuhaixkak Foru Aldundiari emango dizkiote, haiek jasotzeko eta zaintzeko euren mintegian. Trukean, zuhaitzak emango dizkigu.

Orain, 2021eko martxoan, zuhaixkak udalerriko hainbat eremutan landatuko dituzte Udalaren laguntzarekin:

  • Ama Guadalupekoa eskolak eta Egiluze eskolak Ttanttarrenea kaleko berdegunean.
  • Talaia eskolak eta Talaia institutuak Talaiako eremuetan.
Basoak Ernatzen
Basoak Ernatzen
Basoak Ernatzen
Basoak Ernatzen