Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Baserritar Etorbidea eta Nestor Basterretxea kalearen hobekuntzarekin aurrera doa 'Kalez Kale Hondarribia hobetzen' lan-programa

2023-01-11
Bost eremu handietatik lau burutu dira, eta azken urratsa Sabin Arana, Irun eta Axular kaleetan eta Bidasoa Etorbidean emango da

Pasa den astean amaitu ziren Baserritar Etorbidean eta Nestor Basterretxea kalean egin diren egokitze lanak, ‘Kalez Kale Hondarribia hobetzen’ lan-programaren barnean. Horren arira, bisita egin dute gaur goizez Txomin Sagarzazu Alkateak eta Gonzalo Carrionek, Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak.

“Ia lau hilabete iraun dute lanek, eta orain ikusi dezakegu zer nolako hobekuntzak egon diren” esan du Txomin Sagarzazu Alkateak. “Gogoratu nahi dut kale eta etorbide hau, aurretik eraberritu genuen Donostia kalearekin batera, programa handi honen bost eremuetako bat dela. Gainontzeko lau eremuak hauek dira: Kosta kalea, Gibeleta kalea, Harresilanda Kalea eremua eta Sabin Aranako eremua.

Orain artean, azken 9 hilabete hauetan Mendeluko Gibeleta kalean, Kosta kalean, Txiplao Industrialdean, Harresilanda eta Errebellin kaleetan aritu dira eta ongi ikus daitezke egin diren hobekuntzak.

Gogoratu nahi dut ‘Kalez Kale Hondarribia hobetzen’ lan-programa Hondarribiarentzat mugikortasun justuagoa, jasangarriagoa eta seguruagoa lortzea helburu duen ekintza integraleko plana dela, eta gure Agintaldi Planean jasota dagoela. 2030 Agendan ezarritako helburuak txertatzen ditu, hiriko eremu eta auzoen oreka bilatzen du, eta gure hiria kontserbatu, mantendu eta berritzearen aldeko apustua egiten du. Asmo handiko proiektua da, udal zerbitzuen ahalegina herritarren parte-hartze aktiboarekin bateratzen duena, eta Hondarribia kalez kale hobetzea du helburu, betiere bertan bizi garen pertsonengan pentsatuz”.

Udaletik oso balorazio positiboa egiten dugu orain artean lan-programa honek darabilen martxarekin. Gogoratu behar da 2022ko martxoan hasi ginela, aurrekontu osoa 3’4 milioi eurokoa dela eta epea 15 hilabetetakoa”.

Hiritarren jarrera positiboa

Eskertu egin nahi dut hiritarrak 9 hilabetez kaleak obretan ikusi eta bizitzen ari diren honetan erakusten ari diren jarrera positiboa. Horrek asko laguntzen du proiektuak aurrera egiteko” gehitu du Sagarzazu Alkateak.

Gonzalo Carrion Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak eman ditu amaitu berri diren lanen zehaztasun gehiago. “Kalez Kale Hondarribia hobetzen lan-programa diseinatu zenean, erizpide batzuen arabera egin zen, horietako bat geografikoa. Mendelutik Kostara, hortik Harresilanda ingurura eta orain Baserritar Etorbidearen gunera egin dugu jauzi. Hau amaituta, hiri erdira joango gara, Sabino Arana eta Bidasoa Ibilbidearen ingurura.

Baserritar Etorbidean eta Nestor Basterretxean egin dena, orokorrean honakoa izan da: Alde batetik, espaloiak egokitzea eta hobetzea beti ere oinezkoa lehenetsiz. Hortaz gain, eskola-ingurunea hobetu dugu Talaia Bordari Ikastetxearen inguruetan. Azken ikutuak falta dira, adibidez oinezkoentzako pasabideak margotzea.

Trafikoa baretzeko neurriak hartu dira, hala nola galtzadaren zabalera murriztea, espazio hori oinezkoentzat erabiliz, oinezkoentzako pasabideak plataforman jarriz eskolaren aurrean, beste zenbait ikastetxetan egin dugun moduan. Hori dena eginda, errepideak asfaltatu eta margotu egin dira. Abiadura muga 30 kilometro ordukoa izango da bi gune horietan, ezinbestekoa iruditzen zaigu eta segurtasuna bermatzea” dio Carrionek.

Sabino Arana eta Bidasoa Ibilbidean hurrengo urratsa

‘Kalez Kale Hondarribia Hobetzen’ lan-programaren lau eremu nagusiak amaituta, hurrengo urratsa Sabin Arana, Irun eta Axular kaleak, eta Bidasoa Etorbidearen egokitzapena burutzea da. Oso asmo handiko proiektua da, eta haserako lanei ekin diegu.

Trafiko aldetik eragin handiak izango dituela jakinda, Udaletik komunikazio plan bat prestatzen ari gara hiritarrari informazioa helarazteko asmoz. Datozen egunetan izango dugu horren berri” amaitu du Txomin Sagarzazu Alkateak.