Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu
Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea

Barazki eta arrautza jokua

Logo Azoka
25-30 min - 4 pintxo
  • 200 g txanpiñoi
  • 4 onddo
  • 50 cl esne-gain
  • 2 baratxuri ale
  • 50 cl olio
  • 4 galeper-arrautz
  • 2 porruren zati zuria
  • 6 aza hosto
  • 200 cl eguneko salda
  • Gatz pixkat
  • 30 g sojazko lezitina
Barazki eta arrautza jokua

Elaborazioa

Krema bat egin onddoak eta txanpiñoiak salteatuz eta gatza eta esne-gaina gehituz. Geroko gorde. Baratxuriarekin olio errea prestatu. Laburki, zuriagoa den azaren zatia egosi eta olio errearekin txikitu, gatza eta eguneko salda gehituz. Nahasketa iragazi eta geroko utzi.

Jarraiki, galeper-arrautzak oskolarekin bi minutuz egosi eta azkar, izotza duen uretan murgildu. Behin hoztuta, oskola kontu handiz kendu.

Ondoren, zuku bat egin poxatutako porruaren zati zuria birrinduz eta gatza eta eguneko salda gehitu. Geroko gorde.

Airearentzat, aurrez galdarraztutako berdeagoak diren azaren hostoak birrindu eta likidotu. Azken momentuan, pintxoa eraikitzen denean, Túrmix baten laguntzarekin airea atera, sojazko lezitina botaz eta birrinduz. Aurkezpenarentzat, edalontzi koniko baten hondoan azazko krema beroa jarri. Ondoren, txanpiñoizko krema, gainean, arrautza porru zukuarekin eta guztiaren gainean, aza airea.

Errezeta: Bar Gran-Sol