Gaurkotasuna
Gaurkotasunaren xehetasuna
Badatoz Inauteriak hainbat ekitaldiekin datozen egunetan
2017·02·22
Dena prest dago Hondarribiko Inauterietarako. Ostegunetik astelehenera zentratuko dira jarduera gehienak, eta haien aurkezpena gaur egin du Kalixa Silanes, Kulturako zinegotziak. Protagonista nagusia igande goizeko desfilea izango da baina eskaintza zabala dugu Hondarribian datozen egunetarako.
Kalixa Silanes Kultura zinegotziak programaren aurkezpen osoa egin du. “Hainbat jarduera desberdin antolatu dira, nola ez igandeko desfilea eta asteleheneko sari banaketa, ostiraleko Parodia Herri Olinpiadei esker, mozorro lehiaketa Sainduan ostiralean ere… baina azpimarratu nahiko nuke larunbateko ekitaldien sorta. Eguerdik gaueraino Alde Zaharrean giro ederra sortzen da, Udalaren eta La 3 taldeak egindako esfortzuari esker. Eskertu nahi nuke ere Inauterietako desfilean parte hartzen dutenek egiten duten prestakuntza lan handia. Denen artean giro egokia egotea lortzen dugu” dio Silanesek.
Martxoak 5 arte: ARMA PLAZAn kartel lehiaketan parte hartu duten lanen erakusketa. Astelehenetik larunbatera 10:00etatik 18:00etara irekitzen da eta igandeetan 10:00etatik 14:00etara.
Otsailaren 23an, osteguna: Alde Zaharrean zehar, 18:30etik aurrera Hondarribiko Musika Eskolak antolatuta ikasleen Inauteri Kalejira.
Otsailaren 24an, ostirala: 22:00etik aurrera, Herri Olinpiaden barnean, Jostaldi Pilotalekuan, hirugarren urtez jarraian Parodia ospatuko da.
Otsailaren 25ean, larunbata:
9:00etan Saindutik abiatuta: Emeki Elkarteak antolatuta, Mairuak Baserriz-Baserri.
12:30ean, Abiyuan Txaranga herriko kaleetan zehar ariko da.
14:30ean, herri bazkaria Arma Plazan. Ezinbestekoa izango da mozorratua joatea. Sarrerak otsailak 22 arte, 20 eurotan TTOPARA Kafetegian eta ETXEBERRIA tabernan.
15:30ean, Euskal Inauteria Baserriz-Baserri, Meakako Adixkideak Dantza Taldea eta Egoipar Meaka Euskal Dantza Taldeen eskutik.
18:00etatik 24:00etara, Alde Zaharrean, “La 3” taldeak antolatuta, Peña Poteo txarangarekin animazioa, eta jarraian ‘Aisa Behia’ eta DJ Kanurekin.
Otsailak 26, igandea: 10:30ean hasita, Inauterietako desfilea: San Pedro kaleko lanak direla eta, aurtengo ibilbidea ondorengoa izango da: Arma Plaza, Minasoroeta, Sabin Arana Goiri, Bernat Etxepare, Zuloaga eta San Pedro kaleak.
Otsailak 26 igandea, arratsaldeko 17:30ean, Arma Plazako karpan, haurrentzako antzerki emanaldia. ‘Kolore’izeneko haurrentzako euskarazko pailazo ikuskizuna, Kiki eta Koko pailazoekin.
Otsailak 26, igandea 19:00etan: Itsas Etxea Auditoriumean, Glu Glu Producciones-en eskutik ‘Desoxirribonucleo’ antzezlana gazteleraz helduentzat. Sarrera 6 eurotan, www.kutxabank.com
Otsailak 27, astelehena: 19:30ean Udaletxeko Areto Nagusian, Inauterietako sarien banaketa.