Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu
Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea
Atzealdea

Itxura modernoagoa, esentzia galdu gabe

Hiriko esentzia nagusietako bat da Hondarribiko Azoka.

2021·02·20

Asteazkenero eta larunbatero ekoizle hondarribiarrez betetzen dira zumardia eta San Pedro kalea, hurrenez hurren, gure lurraldeko produktuak, eskuz prestatutako jakiak eta Jaizkibel mendiaren magalean landatutako loreak saltzeko.

Zaindu eta mantendu nahi dugu altxor hori, eta horrexegatik, proiektu berri bat jarri dugu abian Azoka modernizatzeko, baina berezko duen esentzia hori galdu gabe. Horretarako, marka irudi berria sortu da, azokaren itxura aldatuko duena.

Larunbatero, girlanda batek ongietorria egingo digu San Pedro kalean. Gainera, postuen artean berdintasunari eusteko, postu bakoitzari identifikazio kartela eta informazio fitxa jarri zaizkio, postu bakoitzaren historia laburbiltzen duena. Era berean, mahai zapi berria eta produktuak erakusteko saskiak izango ditu saltoki bakoitzak.

Halaber, webgune berria jarri da martxan, eta, bertan, ekoizleen informazioa egoteaz gain, zure “Azokako saskia” erreserbatu ahal izango duzu. Saskia astero aldatuko da, eta garaiko produktuak eramango ditu, baserritarrek aurreko egunean bilduak.

Horrela, zure saskia webgunean bertan erreserbatu ahal izango duzu eta Garuaren postuan jaso asteazkenero. Horrela, gure lurraren benetako zaporeaz gozatu ahal izango duzu zuzenean baratzetik etxera.

Itxura aldaketa horrek helburu bakarra du: tokiko, hurbileko eta garaiko kontsumoa sustatzea eta Azoka bultzatzea, garai berrietara egokituz eta itxura modernoagoa emanez, kontsumo ohiturak aldatzeko eta baserritarren lana ezagutzera emateko.