Aplikazio habiaratuak
Menu aviso obras
Abisuak
Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea Bidasoa Itzulia 2024
Hondarribiko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, apirilaren 27an eta 28an Hondarribitik igaroko den "BIDASOA ITZULIA 2024" deituriko txirrindularitza-lasterketa dela eta, hiriko hainbat eremuri eragingo die, honela:
Apirilaren 27an, 17:15etik 18:15era
Gure udalerriko ibilbidea honako hau izango da:
- Jaizkibel - Guadalupe – Rotonda Labreder – Txiplau – Sta Engracia – Zumardia – Damarri – Kale Nagusia – Arma Plaza ( HELMUGA)
Ibilgailuen sarbidea gune hauetara moztuko da:
- Minasoroeta –Rotonda Labreder ( Carretera Guadalupe ) - Rotonda Aeropuerto – Harresilanda – Alde Zaharra
- Gernikako Arbolako aparkalekuak parte hartzen duten taldeen eta antolakuntzaren ibilgailuentzat gordeko dira.
Udaltzaingoak behar diren trafiko-desbideratzeak antolatu ditu, epe horretan udalerriko zirkulazioak eraginik izan ez dezan, eta hiriaren sarrera eta irteera erdigunetik izan dadin.
Guadaluperako igoerako trafikoa 17:15ean moztuko da.
Murrizketak lasterketa amaitzen denean kenduko dira, 18:30ean gutxi gorabehera.
Autobus zerbitzua
E22 eta E25 lineei eragingo die.
- Irungo noranzkoan doazenean, ez dira Kostatik igaroko.
- Hondarribirako noranzkoan doazenean, ez dira Zumardiatik igaroko.
Apirilaren 28an, 10:02tik 10:30era
Gure udalerriko ibilbidea honako hau izango da:
- Mendelu – Amute –Aeropuerto – Santa Engrazia - Labreder – Baserritar Etorbidea – Higer Bidea – Campo de Tiro – Cruce Salaberri – Lujunea – Cruce Artzu – Guadalupe – Labreder - Txiplau – Sta Engracia – Aeropuerto – Amute
Mozketa puntualak egingo dira 09:45etik aurrera proba igarotzen den bidegurutzeetan, eta arreta berezia jarriko da Higer Bidetik Guadaluperaino doan eremuan, proba landa-bideetatik baitoa.
Lasterketa 10:02an sartuko da Hondarribian.
Murrizketak lasterketa amaitzen denean kenduko dira, 10:30ean gutxi gorabehera.
Autobus zerbitzua
Ibilbideak ez dira aldatzen, baina atzerapenak sortuko dira lasterketa igarotzean.