Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu
Habiaratutako portletak
Gaurkotasuna
Atzealdea

Auzolanean mural baten margoketa egingo da larunbatean Muliateko Kandido Saseta plazan

2024·05·09
Larunbatean Muliateko Kandido Saseta plazan auzolanean mural bat margotzeko saioa egingo da. Judas Arrieta artista hondarribiarrak zuzenduko du, arratsaldeko 16:30etik hasita goizaldeko ordubatak bitarte.

Larunbatean Muliateko Kandido Saseta plazan auzolanean mural bat margotzeko saioa egingo da. Judas Arrieta artista hondarribiarrak zuzenduko du, arratsaldeko 16:30etik hasita goizaldeko ordubatak bitarte.

Ortzi Alonso Kultura zinegotziak eta Judas Arrietak berak eman dute ekimenaren berri. “Duela aste gutxi Talaia Bordari ikastetxearen inguruan haur eta gurasoekin eman genuen lehen urratsa nik uste oso txukun geratu den mural batean, Talaia Alai proiektuaren amaiera moduan eta Julia Lasa artista hondarribiarraren gidaritzapean” dio Alonsok.

Oraingoan Muliateko Kandido Sasetan egingo dugu, Judas Arrieta bertoko artistarekin. Aurrerago egiteko proiektu gehiago baditugu, Udal Taldearen Agintaldi Planean ageri den moduan. Oraindik lanketan ari gara eta izango dugu horren berri geroago hitzegiteko aukera.

Larunbatean hitzordua 16:30ean izango da eta hiru fasetan egitea aurreikusten da, eta Udaletik deialdia egin nahi da ekimenean parte hartu nahi duten herritarrak bertatik igaro daitezen, auzolanean mural margoketa egin ahal izateko” zehaztu du Ortzi Alonso zinegotziak.

3’4 x 20 metroko mural partehartzailea

Ilusio handiz hartzen dut formatu handiko horma-irudi bat sortzeko proiektua, gure komunitatearen aniztasuna, historia, kezkak eta bizitasuna islatuko dituen artelana bat sortzea du helburua” gehitu du Judas Arrietak.

3,4x20 metroko neurri ikusgarriak dituen horma-irudi hau adierazpen artistiko deigarria ez ezik, herritarren elkarlanaren eta auzo/etxea deitzen dugun tokiarekiko sentitzen dugun maitasunaren erakusgarri ere izango da.

Ekimen honen garrantzia pintzeletatik eta koloreetatik harago doa; gure historia kolektiboa jasotzeko aukera adierazten du, denboran zehar definitu gaituzten tradizioak nabarmenduz. Gainera, horma-irudi hau topagune bihurtuko da, gure komunitateko ahots anizta suna goraipatzen duen eta bertako biztanleen arteko lotura sustatzen duen ikur bat.

Adin guztietako hondarribiarrak deitu nahi nituzke larunbateko ekitaldira, pena mereziko du eta” amaitu du Arrietak.