Aplikazio habiaratuak
Agenda
Atzealdea Auzoekin: Zaintza pertsonalak - Zaintza ez da inprobisatzen
Martxoaren 5ean • 17:30-19:30
Hiru hitzaldi, zaintzari begirada osoa emateko
Hitzaldi guztiak Kultur Etxean izango dira, 17:30etik 19:30era, eta ikuspegi teorikoa zein dinamika parte-hartzaileak uztartuko dituzte, herritarrak beren plangintza-prozesuan aktiboki inplikatzeko. Saioek ikuspegi teorikoa eta dinamika parte-hartzaileak uztartuko dituzte eta herritar guztiei zuzenduta daude. Hitzaldiak Olaia Arana Alvarezek gidatuko ditu. Gizarte Lanean diplomaduna eta Etika Soziosanitarioko aditua da. 24 urtetik gorako esperientzia du, eta gizarte-arloan eta zaintzaren inguruko hausnarketa komunitarioan ibilbide sendoa egina du.
Martxoaren 5ean: Zaintza pertsonalak - Zaintza ez da inprobisatzen
Lehen saioan, eguneroko bizitzako ohiturei eta autozaintzari erreparatuko zaie. Parte-hartzaileek beren ongizate fisiko, emozional eta sozialari buruz hausnartuko dute, eta “Zuk jakitea nahi dut” tresnaren bidez beren lehentasunak eta nahiak jasotzeko aukera izango dute. Helburua da bakoitzak bere eguneroko zaintzak kontzienteki identifikatzea eta etorkizunean nola kudeatu nahi dituen pentsatzen hastea.
Martxoaren 12an: Zaintza medikoak - Aurretiazko borondateen agiria eta hiltzen laguntzeko prestazioa (eutanasia)
Bigarren hitzaldian osasun-egoera larrien aurrean hartu beharreko erabakiak landuko dira, ikuspegi etiko eta legaletik. Aurretiazko borondateen agiria zer den, nola egin daitekeen eta egoera kritikoetan zer garrantzi duen azalduko da. Era berean, hiltzen laguntzeko prestazioari buruzko informazioa eskainiko da, errespetuan eta autonomia pertsonalean oinarrituta. Saioaren xedea da heriotzaren inguruko isiltasuna apurtzea eta erabaki aurreratuak hartzeko segurtasuna ematea.
Martxoaren 26an: Zaintza ekonomikoak - Prebentziozko notario-ahalordeak, testamentuak, herentziak eta baliabide sozial eta ekonomikoak
Azken saioan ondarearen eta ordezkaritza legalaren plangintzari helduko zaio. Prebentziozko notario-ahalordeak, testamentuak eta herentzien oinarriak azalduko dira, baita mendekotasun-egoeretan eskuragarri dauden baliabide sozial eta ekonomiko nagusiak ere. Helburua da familia-gatazkak prebenitzea, ziurgabetasuna murriztea eta etorkizunari begira lasaitasun handiagoa eraikitzea.
