Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Aurtengo Inauterietarako kartel lehiaketa deitu du Kultura departamentuak

2022-01-25
Lanak otsailaren 3, 4 eta 5ean entregatu behar dira BAZen

Hondarribiko Udaleko Kultura Sailak 2022ko Inauteri­etako kartel lehiaketa antolatu du, non edozein pertsonak parte hartu ahal izango duen. Erabiliko duten teknika librea izango da: mar­goa, marrazkia, kollage, etab., lanek derrigorrez jatorriz­koak izan beharko dute.

Kartelen neurria 70 x 50 zmtakoa eta berti­kala izango da eta neurri hauek betetzen ez dituzten lanak ez dira lehiaketarako onartuak izango.

Karteletan derrigorrez ondoko lema azalduko da: "HONDARRIBIA - INAUTERIAK 2022". Sailkatutako lehen kartelari 450,00 €ko saria emango zaio, eta bera izango da 2022ko Inauteriak ira­gartzeko erabiliko dena. Lanak BAZen entrega­tuko dira (Javier Ugarte, 6), otsailaren 3 eta 4an goizeko 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 18:00tara, eta otsailaren 5ean goizeko 10:00etatik 13:00etara.

Lanak jendaurrean jarriko dira otsailaren 21etik martxoak 6 arte (biak barne), ARMA PLAZAn.