Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Gaurkotasuna
Atzealdea Aurtengo aurrekontuari 12'41 milioi gehitzea onartu zuen atzoko Udalbatzak aurkako botorik gabe

Atzo arratsaldez bi ordu pasatxoz luzatu zen Ohiko Bilkurak, lehen kreditu aldaketaren bidez 2023ko aurrekontuari 12.418.532,48 euroko kopurua gehitzea onartu zuen. EAJk aldeko bozka eman zuen, eta ABOTSANITZ, PSE-EE eta EH BILDU abstenitu egin ziren.
Eguneko Aztergaiaren beste puntu batean, Etxez etxeko laguntza zerbitzua emateko kontratuaren urtebeteko luzapena eramango dugu, 707.006,37 euroko kopuruarekin. EAJk, PSE-EEk eta EH BILDUk alde bozkatu zuten, eta ABOTSANITZek abstentzioa eman zuen, “estrukturalak diren zerbitzuak ez direlako azpikontratatu behar, eta udal langilego propioak egin behar duela” argudiatuz.
Maria Serrano zinegotziak azaldu zuen Gobernu Taldearen proposamena. “Haseran 12 milioiko proposamena eraman genuen Ogasun Batzordera, eta oposizioko alderdiei onartutako 11 proposamenekin osatu dugu.
Gure proposamenak alor guztietakoak dira. Aurtengo aurrekontuak egin genituenean sartu ezin izan ziren hainbat partida (2’1 milioi euro), herri-eragileekin Udalak duen harremanean oinarrituta: 700.000 euro, eta Udalaren inbertsioetarako, Agintaldi Planarekin bat datozenak 6 milioi €. Kultur jarduera, hirigintza lanak, zerbitzu teknikoetakoak, Udaltzaingokoak, Hezkuntzakoak, Gazteriakoak, Kiroletakoak, Gizarte Zerbitzuetakoak, Ondarearekin zerikusia dutenak…
ABOTSANITZek abstentzioa eman zuen. ”EAJren negoziaziorako jarrera bakarrizketa da, Alkatea ez da negoziatzeko gai eta lankidetzarako ezta. Guk 7 milioi pasatxoko proposamena aurkeztu dugu, etxebizitzarekin lotutakoak, pertsonak eta elkarteekin zerikusia dutenak, ingurumena, mugikortasuna, ekipamenduekin eta euskararekin loturikoak ere badira”.
PSE-EEk ere abstentzioa eman zuen; “EAJren jarrera inpositiboa dela iruditzen zaigu. Presupuestatzen diren kopuru asko ez dira gastatzen, kontinuismoa dago eta Gobernu Taldearen proposamenak ez die herriaren beharrei erantzuten. Guk ia 5 milioiko 36 proposamen egin ditugu, eta soilik sei onartu zaizkigu. Hori da gehiengo absolutua izateak daukana”.
EH BILDUren botoa ere abstentzioa izan zen. ‘Kontinuismo kutsu argia dago, urtero bezala. Berdintasun teknikaririk ere ez da agertzen. Prozedura aldetik ez zaigu gustatzen bidea, horrelako proposamenak egiten direnean beste alderdiak kontutan hartzea faltan botatzen dugu. Egia da ere gero Udal taldearekin komunikaziorako erreztasunak ditugula, baina ez erabakiak hartzerakoan gure eritzia ematea’.
ABOTSANITZi lau proposamen onartu zitzaizkion 165.000 eurorekin, PSE-EEri beste sei 159.500 eurorekin eta EH BILDUri bat, 15.000 eurokoa.