Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Auditoria eta ziurtagiri energetikoak

2024-12-18
Udalak 2023 urtetik martxan jarri ditu bere eraikinen auditoretza eta ziurtagiri energetikoen idazketa prozesua.

Udalak 2023 urtetik martxan jarri ditu bere eraikinen auditoretza eta ziurtagiri energetikoen idazketa prozesua. Zehazki, 70kW baino potentzia termiko altuagoa duten eraikinen auditoretza energetikoak eta azalera erabilgarria 50m2 baino handiagoa dutenen ziurtagiri energetikoak egitera behartzen du 4/2019 Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzko Legeak.

Auditoretza energetikoek aztertutako eraikinen kontsumo energetikoak murrizteko irizpideak finkatzen dituzte, eta ziurtagiri energetikoek, eraikinen efizientzia energetikoa.

2023 urtean lanketa hauek Kultur Etxean, eta Bordari, Biteri eta Satarka Ikastetxetan egin ziren. 2024 urtean, aldiz, Udaletxean, Panpinot kaleko Udal bulegoetan, Zuloaga Etxean, Auditoriumean, Jostaldi Pilotalekuan, Kasino Zaharrean eta Loraitz Haurreskolan. Azken bi urtetan egindako lanketari esker, betebehar hau duten 17 udal eraikinetatik 11k legedia beteko dute. Betekizun hau goian aipatutako legearen arabera 2021 urterako egin behar zen.

Garoa Lekuona Ingurumen eta Energia zinegotziak eman ditu auditoretza eta ziurtagiri elektronikoen  prozesuaren berri. "Auditoretza energetikoak ezinbesteko tresna dira, zer eta nola gastatzen den esaten digutelako, eta zer eta nola jokatu behar dugun jasangarriagoak izan gaitezen. Legedia bete egin behar dugu, eta Legealdi honetan hori hala izateko urratsak ematen ari gara”.