Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu
Habiaratutako portletak
Gaurkotasuna
Atzealdea

Atzo amaitu ziren oso partehartzaileak izan diren Jai Nagusien balantze oso positiboa egin du Udalak

2022·09·12
Hondarribiak atzo amaitu zituen herriko jaiak. Oso parte-hartze handia izan duten 96 jarduera izan dira guztira, eta eguraldi bikainarekin batera, “Udaletik egiten dugun balorazioa oso positiboa da”, Txomin Sagarzazu alkateak adierazi duenez.

Hondarribiak atzo amaitu zituen herriko jaiak. Oso parte-hartze handia izan duten 96 jarduera izan dira guztira, eta eguraldi bikainarekin batera, “Udaletik egiten dugun balorazioa oso positiboa da”, Txomin Sagarzazu alkateak adierazi duenez.

“Eskerrak eman nahi dizkiet festen aurretik eta jaietan dena ondo atera dadin lan egin duten pertsona eta erakunde guztiei: Udalaren barnean, Kultura departamentuari, Zerbitzu Teknikoen departamentuari, Udaltzaingoari, Gizarte Zerbitzuei eta Prebentzio Komunitarioari. Nola ez, Txingudiko Zerbitzuak, azken egunetan kaleetan egindako garbiketa-lan handiagatik, eta Ertzaintza, lankidetza estuan aritu gara eta. DYA, Gurutze Gorria, eta jarduera guztiak egin ahal izateko lan egin duten enpresa guztiei, eta era berean, eskerrak eman nahi dizkiegu jarduerak proposatu eta antolatu dituzten elkarteei. Guztiek lan bikaina egin dute, eta herritarrak ohartu dira horretaz” esan du Sagarzazu Alkateak.

“Poza sentitzen dut, Alkate naizen aldetik, programatutako jarduera guztiak normaltasunez eta jende askorekin egin ahal izan direlako. Joera orokorra izan da, une oro jende asko zebilen kalean eta antolatutako ekintzetan. Uste dut herritarren artean sentsazio orokor bat dagoela: festa handiak izan direla, zentzu askotan, oso esperotakoak eta oso indartsuak.

Udaltzaingotik jakinarazi digutenez nabarmen jaitsi da lapurreten eta ebasketen salaketa kopurua. Ez da nabarmendu beharreko gorabeherarik izan, jaiek sortzen dituzten ohiko eragozpenez gain.

Gustatuko litzaidake aipamen bat egitea hilaren 7an gizarte-erakundeekin izandako ekitaldi ederrari buruz, lankidetza eta zerbitzu komunitarioaren bokazioa indartzen baitute”.

Errespetua eta bizikidetza

Irailaren 8ari dagokionez, Sagarzazuk nabarmendu du “eguna amaitzean sentsazio orokorra pozik egoteko modukoa izan zela. Herritarren artean errespetuz garatu ahal izan zen eguna. Inork ez du konponbidearen giltza, baina herritar guztiek izan duten errespetuari eta bizikidetzari esker, oso balorazio positiboa egin dezakegu hilaren 8az. Eskerrak eman behar dizkiegu pertsona eta kolektiboei bizikidetza hobetzeko egin duten ekarpenagatik. Elkarrizketaren kulturan sakontzeko ideia indartzen digu, Hondarribiko Udala osatzen dugun alderdi guztiok adostu dugun bezala”.

“Beste egun garrantzitsu bat irailaren 10a izan da, larunbata. Jendetza bildu zen Hondarribiara egun osoan zehar. Ez da erraza gogoratzea gure kaleak milaka pertsonekin ikustea lehen ordutik gauera arte. Egia da larunbaterako programatutako agenda oso indartsua zela, ETSren kontzertuarekin adibidez, eta horrek asko lagundu duela.

Hondarribia Eremu Segurua

Irailaren 10eko gauean, emakumeei egindako balizko 4 ziztada kasu posible ezagutu ziren, eta egoera horietarako adostutako protokoloa aktibatu ondoren, baztertuta geratu ziren. Udalak segurtasun-dispositibo indartsu bat jarri du abian, Udaltzaingoarekin, Ertzaintzarekin eta Larrialdi Zerbitzuekin koordinatuta, eta horiek aktiboki lan egin dute egun eta gau guztietan. Hondarribia Eremu Segurua kanpainaren barruan diseinatutako jarduera guzti hauek arrakastatsuak izan dira, eta hori hala izan dadin egondako herritarren laguntza eskertu nahi dut.

Orain artean ez dugu ezagutzarik eraso sexistarik egon direnik. Hori oso positiboa da, eta pena da aipatu behar izatea, logikoa eta normala izan beharko lukeenean” amaitu du Sagarzazu Alkateak.