Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Atzo abiatu zen Kultur Etxean HAPO berriaren parte hartze prozesua

2021-04-14
Atzo arratsaldez hasi zen, ‘Hondarribia Martxan!’ lelopean, Udalak abian jarri duen HAPO berriaren herritarren partehartze pozesuari.Kultur Etxeko Areto Nagusian 29 pertsonek hartu zutenparte, egunean dauden osasun neurriek baimentzen duten gehienezko kopurua.

Atzo arratsaldez hasi zen, ‘Hondarribia Martxan!’ lelopean, Udalak abian jarri duen HAPO berriaren herritarren partehartze pozesuari.Kultur Etxeko Areto Nagusian 29 pertsonek hartu zutenparte, egunean dauden osasun neurriek baimentzen duten gehienezko kopurua.

Txomin Sagarzazu Alkateak egin zuen ekitaldiaren sarrera, eta jarraian Lorea Zangitu udal arkitektoak, eta Ibai Gandiaga HAPOaren partehartze prozesuaren erantzuleak eman zituzten beharrezko azalpen guztiak.

“Lehenik eta behin Hiri Antolamenduko Plan Orokor bat zer den azaldu zen. 2017ko ekainean onartutako baliorik gabe geratu dela gogoratu zen, eta plan berriak dauzkan funtzioak zehaztu ziren jarraian. Ondoren, arau-esparrua zein den gogoratu genuen, HAPOk indarrean dauden hirigintza-legedi guztiak aplikatu behar ditu eta, Estatu mailakoak eta Autonomia Erkidego mailakoak ere. Gainera, sektore-esparruko araudi ugari dago eta horiek ere bete egin behar dira” esan du Txomin Sagarzazu Alkateak.

“Hori eginda, HAPOren izapidetze faseak azaldu ziren. Lehen fasea, idazketa erabakiarena, amaituta dugu, eta orain bigarrenarekin ari gara, planeamendu aurrerapenarekin. Zazpi fase desberdin daude eta lan asko eskatzen duen prozesu baten aurrean gaude, baita administrazio desberdinen lankidetza ere”.

“Udaletik gardentasunez eta zintzotasunez jokatzen ari gara, informazio guztia hiritarrari helarazi nahi diogu, hain garrantzitsua den dokumentu honetan parte har dezaten. Urrats asko geratzen dira emateko oraindik, administrazio gehiagoren aldeko txostenak behar dituztenak, eta horren berri emango dugu zehazki behin eta berriz” amaitu du Sagarzazuk.

Informazio osoa www.hondarribia.eus/hapo