Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Azoka

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea

2011. urtean hasi nintzen baratzazaintzan, baina ez da 2020 urtera arte baratza kooperatiboa utzi eta nire proiektua aurrera eramatea erabakitzen dudala, ASTIRO BARATZA, alegia.

Eneko Huarte Landache naiz eta Botikako Agroaldea sortu zenetik bertan nabil tokiko, garaiko eta ekologikoak diren jakiak hazten.

Nire helburu nagusia da ahalik eta jende gehienari barazki osasungarriak helaraztea, natura errespetatzen duen eta nekazariontzat duina den lanaren ondorio direnak.

Hain zuzen, guztiok ondo elikatzeko aukera hori bermatzeko hainbat bide eskaintzen ditut: kontsumo taldea, internet bidezko salmenta zuzena, eta orain, San Pedro kaleko azoka.

Zatozte eta bat egin gurekin!

Astiro