Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Gaurkotasuna
Atzealdea Astelehenean itxiko da Kulturako dirulaguntzak eskatzeko epea

Kultura departamentuak deitutako aurtengo diru-laguntzak eskatzeko epea datorren astelehenean itxiko da. Nahitaez www.hondarribia.eus gunearen bidez egin behar da.
Juan Luis Silanes Kultura zinegotziak esan duenez, “urtero moduan kultur jarduerak antolatzen dituzten elkarteei zuzendutako dirulaguntzak deitu ditu udalak. Urtean zehar elkarte edo entitateek burutzen dituzten ekintza puntualak garatu eta burutzeak sortzen dituen defizitza arintzea dute helburu”.
Denetara 42.000 euro banatuko dira eta eskariak entregatzeko epea azaroaren 21ean itxiko da, datorren astelehenean. “Diru-laguntza hauek jaso ahal izango dituzte hondarribiarren onurarako kultura jarduerak antolatzen dituzten irabazizko helbururik gabeko eta Hondarribian errotutako pertsona edo entitateek. Hauek antolatzen dituzten ohiko eta ezohiko jarduerak sartzen dira deialdi honetan” gehitu du Silanes zinegotziak.