Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Gaurkotasunaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Asteburu jendetsuaren balantzea egin du Udalak

Hondarribiak asteburu jendetsua bizi izan du. Larunbata eta igandeko estropadak, hauen inguruan antolatutako ekimenek eta eguraldi bikainek gure hiria topetaraino egon izana ekarri dute. Hala eman du aditzera Juan Mari Altunak, Hiri Segurtasunerako zinegotziak.

2022·08·09

Hondarribiak asteburu jendetsua bizi izan du. Larunbata eta igandeko estropadak, hauen inguruan antolatutako ekimenek eta eguraldi bikainek gure hiria topetaraino egon izana ekarri dute. Hala eman du aditzera Juan Mari Altunak, Hiri Segurtasunerako zinegotziak.

“Larunbata eta igandean, 33.000 auto inguru sartu dira Hondarribian lehen estimazioen arabera. Asko hondartzara zuzenean, 2160 eta 2381 auto sartu baitira egun bakoitzeko hondartzako aparkalekuan. Bi egunetan eguraldi bikaina, eta bi egunetako estropadek lagunduta, hirian izan ditugun jarduera guztiekin batera, oso giro onean murgildu da Hondarribia abuztuko asteburu potenteetako batean. Zentzu horretan,  Udalak musika guztia, txaranga eta erraldoi zein buruhaundiak antolatu zituen, eta dena batera, aparteko asteburua izan dela esango nuke”.

“Establezimenduetarako eta baimendutako jardueretarako itxiera ordutegiak errespetatu egin dira, eta horrek arazoak gutxitzea ekarri du” nabarmendu du Altuna zinegotziak.

“Larunbata gauean, San Pedro kalean, emakume baten aurkako ziztada kasu baten inguruan deia jaso zen, eta berehala protokoloa aktibatu egin zen. Protokoloan lan egiten duten profesionalek ondorioztatu zuten moduan, azkenean zorionez ziztadarik ez zen izan, eta gaizki ulertu bat izan zen.

Hala eta guztiz ere, argi eta garbi utzi nahi dut Udaletik erabat gaitzesten ditugula emakumeen aurkako biolentzia diren eraso guztiak, eta oso erne gaudela behar den uneoro berriz ere segurtasun protokoloak aktibatzeko” amaitu du Juan Mari Altunak.