Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Asteazkenean irekiko da hondartzako aparkalekua TAO sistema abian jarrita

2022-05-30
Hondartzako denboraldia ofizialki ekainaren 15ean irekiko bada ere, aparkalekua ekainaren lehenetik irekiko da. Hala eman dute aditzera prentsaurrekoan Txomin Sagarzazu Alkateak eta Gonzalo Carrion Obra zinegotziak.

- Aurten hondartzako eremuan plaza gehiago egongo dira
- Baserritar Etorbidea trafikora ekainaren 15erako irekita egotea aurreikusten da

Hondartzako denboraldia ofizialki ekainaren 15ean irekiko bada ere, aparkalekua ekainaren lehenetik irekiko da. Hala eman dute aditzera prentsaurrekoan Txomin Sagarzazu Alkateak eta Gonzalo Carrion Obra zinegotziak. hondartzako denboraldia irekiko da ofizialki. Hala, TAO sistema hondartzako aparkalekuan eta Foru kalean ekainaren 1etik aurrera abian egongo da.

“Ekainaren 1etik abuztuak 31 arte zabaltzen da aparkalekua, eta ekainaren 15etik irailaren 15era hondartza eta bertako zerbitzuak. Sorosle zerbitzuen kontratazioa udako sasoian egiten da, Gipuzkoako hondartza egutegi ofizialarekin batera. Horregatik aparkalekua irekitzen denetik lehen 15 egunetan ez da hondartza zerbitzua eskaintzen, eta aldiz irailaren lehen erdian, hondartza zerbitzua eskaintzen da eta aparkatzea doakoa da” esan du Sagarzazu Alkateak.

“Eusko Jaurlaritzatik esan zaigunez, Kai Berrian egiten ari diren dikearen egonkortze lanak urte amaierararte egongo dira, beraz, aurten badirudi ezingo dela Kai Berria erabili, ezta Lurgorri inguruan dagoen Ramon Iribarren kaleko aparkalekua ere, 90 auto jasotzeko aukerarekin. Jakinik honek sor ditzaken arazoak zeintzuk diren, hondartza eremuaren barnean udal titularitatekoa ez den lur eremu bat irekiko dugu, 178 plaza izango dituena”.

“Aurrerago xehetasun gehiago emango baditugu ere, Gurutze Gorriari esker ‘Oztoporik gabeko bainua’ eskainiko dugu aurten ere. Pandemia garaian baina zerbitzu osatuagoa eman ahal izango da, desinfektazio eta itxaronaldi denborarik ez baita egongo” gehitu du Txomin Sagarzazuk.

Trafiko aldaketak

“Gipuzkoako Foru Aldundia Baserritar etorbidean, Jaizkibelgo mendi-hegaletatik ura sartzea saihesteko egiten ari diren lanak aurrera doaz, eta azken hileotan itxita dagoen Baserritar Etorbidea ekainaren 15erako irekita egotea aurreikusten da. Horrek asko erreztuko du hondartzara heldu eta irtetea, baita hiriko trafikoa ere orokorrean” esan du Gonzalo Carrionek, Zerbitzuetako zinegotziak.

“Lan eta esfortzu handia egiten da hondartza behar moduan egoteko. Eskerrak eman nahi nizkieke hontaz arduratzen diren udal langileei, baita Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Gurutze Gorriari ere. Hondarribiarrentzat eta gure artera etortzen direnentzat azpiegitura garrantzitsu bat da eta hilaren 15etik aurrera erabiltzeko moduan egongo dira”.

“Aipatu nahiko nuke ere, beste zenbait hondartzekin batera, Hondarribiko kerik gabeko gunea izango den ekimenaren barnean sartu dela, eta hala, erabiltzaileei gomendatzen diegu hondarretan ez erretzea” gehitu du Carrionek.

Hondarribiko hondartzako instalakuntzak

Komunak: 9.00etatik 20.00etara irekiko dira astelehenetik igandera, eta aldagelak aldiz, 10.00etatik 20.00.

Gurutze Gorria: Ekainak 15etik irailak 15era, egunero. Ekainean eta irailean, 11.00tatik 19.00tara lan egiten dute eta uztaila eta abuztuan aldiz, 10.30tatik 20.00ak arte.

Gainera, esandako instalazio hauetatik kanpo, hondartza eta inguruan honako hau topa daiteke: 6 dutxa lau isurikoak, 6 iturri bikoitz eta 5 hankak garbitzeko gune.