Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Aste Santurako prest da Hondarribia

2023-04-05
Aste Santurako prest da Hondarribia. Azken asteotank turista ugari dabil herriko kaleetan eta nabari da ARMA PLAZAko informazio puntuan.

Aste Santurako prest da Hondarribia. Azken asteotank turista ugari dabil herriko kaleetan eta nabari da ARMA PLAZAko informazio puntuan. Hirian Aste Santuko ekintza nagusia Ostiral Santuko prozesioa izaten da, baita igandeko Jaungoiko Hartzaileen erorrera eta Ttopara ekitaldia, Hondarribiak dauzkan beste hainbat erakargarritasunekin batera.

 “Azken asteotako datuak kontutan izanda” dio Maria Serranok, Turismo zinegotziak, “badirudi pandemia aurreko egoera berdindu eta gainditu egingo dela. Eguraldia beti da oso faktore garrantzitsua, eta ikusi behar zer nolako ondorioak uzten dituen”.

Zenbait ekitaldi ostiralean

Ostiral Santuan, apirilaren 7an, arratsaldeko prozesioaz gain, goizeko 10:00tan, Gurutze Bidea egingo da Hondarribian. Errandoneatik abiatuta, Kalbariotik joanda Guadaluperaino joango da prozesioa.

Arratsaldeko prozesiorako ibilbidea hauxe izango da: Parrokiatik irten, Kale Nagusia jaitsi, eskubira egin Murruan eta handik Leiba Generala kalera heldu. Handik Denda kalera egingo du, gero ezkerretara Juan Laborda kalera (Kultur Etxearen aurretik) egingo du prozesioak, handik San Nikolas kalera heldu eta Parrokian amaitzeko.

Prozesioaren egunean, arratsaldeko 16:00tatik aurrera Alde Zaharrerako sarrera eta irteera trafikoa itxita egongo da.