Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Arrantzaleen Kofradia, Ikastolaren sortzaileak eta Carol Atxukarro dira aurtengo urrezko intsignia jasotzeko leihan ariko direnak

2023-08-14
Denetara 66 kandidatura zeuden, prozesu parte-hartzailean aritu diren 237 hondarribiarrek aurkeztuta

Ezagutzen dira jadanik zeintzuk izango diren aurten Hondarribiko Urrezko Intsignia izateko heritarren parte-hartzearekin proposatu diren pertsona eta erakundeen artean. Done Pedro Itsas Gizonen Kofradia, Hondarribiko Ikastolaren sorrera ahalbidetu zuten pertsonak, eta Carol Atxukarro dira aurkeztu diren 66 proposamenetatik aukeratu direnak.

Igor Enparan alkateak esan duenez, “argi daukagu herritarren parte-hartze ahalduntze sozialerako tresna izanik, biztanleriaren eguneroko bizitzako alderdi askoren bilakaera ona ahalbidetzen duela. Hori dela eta, aurten lehen aldiz, abian jarri dugu Hiriko Urrezko Intsignia nori emango diogun hautatzeko prozesu parte-hartzailea.

Gobernu Taldetik oso pozik gaude emaitzarekin. Lehen aldia da halako zerbait antolatzen dela, eta egutegia  kontuan izanik, oso balantze positiboa egiten dugu. 237 herritarrek parte hartu dute 66 kandidaturak proposatzerako orduan. Uste dut zifra polita dela.

Proposamenak internet bitartez egin ahal izan aste bete pasatxoko epearekin Udalaren web atarian, baita aurrez aurre ere BAZ bulegoetan. Jakin badakigu informatika aldetik ere zenbait akats egon direla, baina lehen aldia izanik ulertzeko modukoa dela deritzogu”.

Hiru aukera

“Udalean ordezkatutako alderdi guztietako bozeramaileek landu dugu gaia, eta eskertu nahi dut bozeramaileek egindako ekarpena eta adostasunerako saiakera”. Guztien artean, hiru kandidatura aukeratu dira, datozen egunetan berriz ere web orri eta BAZ bidez bozkatuak izan daitezen” zehaztu du Alkateak.

Done Pedro Itsas Gizonen Kofradia da lehen aukera. Hondarribian dagoen erakunderik zaharrenetakoa, 1361an sortu zen. Guztiongandik ezaguna da arrantzak gure hirian daukan garrantzia eta zeresana, eta Arrantzaleen Kofradiak, bai marinelen bidez baita sare konpontzaileen bidez gure herriaren izenaren eta ekonomiaren onuran izan duen eta daukan garrantzia oso nabaria da.

Hondarribiko Ikastolaren sorrera ahalbidetu zuten pertsonak dira bigarren aukera. XX. Mendeko 60. Hamarkadaren amaieran eta 70 hamarkadan hainbat gizon eta emakume hondarribiarrek egindako lan eskergari esker sortu zen Hondarribiko Ikastola. Gaur egun dauzkagun azpiegituretatik oso urrun, hiriko hainbat eraikin desberdinetan sakabanatutako gela eta aretoekin hasi ziren lanean, eta asko izan ziren orduan isilpean lan gogorra egin zuten herritarrak.

Carol Atxukarro da hirugarren aukera. Berriki ‘Gaudi’ saria jaso du ‘Los renglones torcidos de Dios’ filmean makillaje eta ile apaintzaile onenaren errekonozimendu gisa. Hortaz gain, hondarribiarra LGTBIQ+ mugimenduaren irudi nagusienetako bat da, eta FENOMENA Elkartearekin lankidetzan ari da beti pertsona guztien eskubideen aldarrikapenean.

Orain, aukeraketa abuztuaren 16tik 28ra bitartean izango da. Bozka internetez egin ahal izango da udalaren web atarian, baita aurrez aurre ere BAZ bulegoetan. Pertsona bakoitzeko bozka bakarra onartuko delarik.

Bozketaren emaitza abuztuaren 29an jakinaraziko da, eta intsignia irailaren 7an emango da, ohi bezala.