Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Gaurkotasuna
Atzealdea Arma plazan amaituko den Donibane Lohizune-Hondarribia lasterketa dela eta trafiko desbideraketak
Igande honetan, XXV. Donibane Lohizune – Hondarribia lasterketa ospatuko da. Azken urteetako helmuga bera izango du, Arma Plazan hain zuzen ere.
Mendelutik sartuko dira Hondarribira korrikalariak. Trafiko desbideraketak goizeko 10:30ean hasiko dira eta gutxi gora behera 13:30ak arte jarraituko dute. Esan bezala, lasterketa Alde Zaharreko Arma Plazan amaituko da, Santa Maria ateaurretik igoko delarik. Alde Zaharretik ateratzeko Denda kaletik eta Juan Laborda kaletik egin beharko da, Kale Nagusia eta Arma Plaza itxita egongo dira eta.
Hondarribira sartzeko autoek bide hau jarraitu beharko dute: Mendeluko biribilgunea, Ospitale Komarkalerako bidea, N-I (Golf-eko errepidea), Amuteko semaforoa, Kostako errepidea, Txiplaoko biribilgunea, eta Jaizkibel Etorbidetik edota Harresilanda kaletik aurrera egin.
Trafiko aldaketak
Urriaren 26an Bernat Etxepare eta Sabin Aranan aparkatzea debekatuko da lasterkariak Donibanera eramango dituzten autobusentzat tokia uzteko; Egiluze Ikastetxearen inguruan larrialdi eta antolatzaileentzat espazioa gorde egingo da, eta Zumardian ere ezin izango da aparkatu.
Hiriko sarrerako eta irteerako zirkulazioa Kosta kaletik izango da, eta aireportura heltzeko ez da arazorik egongo, antolakuntzarekin batera aireportuko erabiltzaileek sarbidea bermatuta baitute.
Portu Auzoko irteerako trafikoa San Kristobaletik, Iturri berriko biribilgunetik eta Santa Engraziatik egingo da.