Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu
Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea

Arkume euskal sushia barazki menestrarekin

Logo Azoka
2 ordu - 4 pertsona

Arkumeari dagokionez:

  • Arkumeen 2 lepo alde edo ukondo
  • Tipula 1
  • Aazenario 1
  • Kalabazin 1
  • 2 baratxuri ale
  • Baso 1 ardo beltz
  • Baso bat salda.

Sasi-sushiari dagokionez:

  • 6 hosto zerba

Menestrari dagokionez:

  • 500 g baba txiki
  • 100 g ilar
  • 60 g leka
  • Azenario 1
  • Baratxuri 1
  • Tomate 1
Arkume euskal sushia barazki menestrarekin

Elaborazioa

Errezetak hiru zati ditu: Menestra egitea, suhia prestatzea eta arkumea egitea.

Menestrarekin hasteko, baba txikiak, ilarra eta lekak ur irakitan egin. Ondoren, zartagin batean olioa eta baratxuri txikitua dituela barazkiak eta azenarioa salteatu (azenarioa lehendik makilatxotan moztuko eta egosiko da 8 minutuz). Tomatea dadotan moztu eta erantsi barazki salteatuari. Gero 2 erremolatxak makilatxotan moztu, irinetan pasa eta frijitu. Amaitzeko erremolatxa erantsi.

Euskal sushiaren itsas-belarra prestatzeko janari 6 zerba hosto ur irakinetan egiten.

Arkumea egiteko barazkia salteatu eta arkumea erregosi. Gero ardoarekin estali eta murrizten utzi 5 minutuz. Salda erantsi eta ordubetez kozinatu eltze azkarrean. Denbora hori pasatzen denean, haragia xehatu eta zerba bete, lehendik prestatuta, forma zilindrikoa emanez. Hozkailuan 6 edo 8 orduz sartu.

Egosketa saldarekin saltsa egin. Azkenik plater bakoitzean sushia, menestra eta saltsa zerbitzatu.

Errezeta: Batzokia jatetxea