Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Aritz Diez Oronoz eta Josu Narbartek irabazi dute I. Enrike Lekuona Ikerketa Beka deialdia

2021-04-23
Aritz Diez Oronoz hondarribiarra eta Josu Narbarte irundarra izan dira I. Enrike Lekuona Ikerketa Beka irabazi dutenak. Hala eman da aditzera gaur Kultur Etxeko Areto Nagusian egin den prentsaurrekoan. Han izan dira besteak beste, Txomin Sagarzazu Alkatea, bi autoreak, eta Miren Legorburu, Enrike Lekuona zenaren emaztea.

Aritz Diez Oronoz  hondarribiarra eta Josu Narbarte irundarra izan dira I. Enrike Lekuona Ikerketa Beka irabazi dutenak. Hala eman da aditzera gaur Kultur Etxeko Areto Nagusian egin den prentsaurrekoan. Han izan dira besteak beste, Txomin Sagarzazu Alkatea, bi autoreak, eta Miren Legorburu, Enrike Lekuona zenaren emaztea.

Diez Oronoz eta Narbarteren proiektu irabazleak ‘Portuarrak Begirada historiko bat Hondarribiko itsas-komunitateari’ izenburua du. Bi egileek diote gutxi ikertu dela Magdalena kuboaren eta Arroka puntaren artean zegoen arrantzaleen auzoaren historiari buruz. Ondorioz, iturri historikoetan komunitate horri buruz egiten diren erreferentziak ere hutsune hori betetzea da ikerketa-proiektu honen helburua, Hondarribiko portuetako historiari beste begirada bat emanez.

Txomin Sagarzazu Alkatea eta ARMA PLAZA Fundazioko presidentea pozik agertu da. “Maila altuko lanak aurkeztu dira, adostasun handia erakutsi dugu denon artean, eta ziur nago bi autoreek oso lan ona burutuko dutela”.

“2020. urtean, ARMA PLAZA Fundazioak, Hondarribiko Udalaren ekimenez, Enrike Lekuona Ikerketa Bekaren proiektua jarri zuen abian, urte askoan hiriko itsas ondarea berreskuratzen  eta beste hainbat alorretan lan egin zuen itsas ingeniari eta ikertzaile hondarribiarraren omenez.

Euskarazko ikerketa sustatzea helburu duen beka aurten iragarri zen eta gai nagusia Itsasoa izan zen. 9 proiektu aurkeztu ziren, ikuspuntu oso ezberdinetatik eta sormenezkoetatik bideratzen zituztenak. Proiektu guztiek maila akademiko altua izan dute” aipatu du Alkateak.

Miren Legorburuk eskerrak eman dizkio “Udalari, Alkateari baita Xabier Isasiri ere, bere apustu bat izan baita kontu hau. Enrike oso harro zegoen portuarra izateaz, eta beka deialdi bat egingo zela jakinarazi zigutenean, poz handia hartu genuen. Gainera epaimahaikide izan gara, eta oso lan txukunak aurkeztu direla ikus ahal izan dugu”.

Ikerketa lana egiteko urte t’erdiko epea izango dute Diez Oronoz eta Narbartek.

Bi autoreen inguruan

Aritz Díez Oronoz (Hondarribia, 1988) arkitektoa eta Euskal Herriko Unibertsitateko Arkitektura Eskolako irakaslea da. Ondare arkitektonikoaren zaharberrikuntza eta ikerketan espezializatuta dago eta Berpizkundeko arkitektura eta arkitektura militarrak izan dira bere ikerketen esparru nagusia.

"Oronoz & Iparraguirre" arkitektura bulegoan egin dituen lanen artean hurrengoak nabarmentzen dira: Erromako Foro Inperialentzat eginiko proposamena (2016), Grajal de Camposeko berpizkundeko jauregiaren zaharberrikuntza aurreproiektua (2017) eta Trujilloko Coria Komentuaren inguruak egokitzeko eginiko proiektua (2018).

Jorratu dituen ikerketen artean, fortifikazio modernoaren hastapenak aztertzen dituen "Una bella sfida formale tra Quattro e Cinquecento" doktoretza tesi internazionala gailentzen da (2019). Bere ikerketa eta argitalpenen artean honakoak gailentzen dira: Hondarribiko harresiak eguneratzeko XVIII. mendean zehar eginiko proiektuen ikerketa (2016), Andoaingo Goiko Plazako multzo barrokoaren ikerketa (2020), eta argitaratu berria den Francesco di Giorgio berpizkundeko arkitektoaren inguriko  "La forma nuda di Francesco" liburua (2021). Gaur egun Euskal Herriko lehen espazio berdeen hastapenak aztertzen dituen ikerketa taldearen partaidea da.  

Josu Narbarte Hernandez (Irun, 1992) arkeologoa da. EHUko doktore eta Aranzadi Zientzia Elkarteko kide da. Bere lan-esparru nagusia paisaia kulturalak izan dira. Ikuspegi transdisziplinar batetik abiatuta, iturri dokumentalak, toponimia, Geografiako Informazio Sistemak (GIS) eta lurzoruen azterketa fisiko-kimikoak uztartu izan ditu, paisaia-mota desberdinetan gizakien eta ingurumenaren arteko harremanen bilakaera historikoa aztertzeko xedez.

Azken urteetan, zenbait ikerketa proiektu gauzatu ditu. Besteak beste, hauek dira aipagarrienak: Gipuzkoako baserri-paisaiaren eraikuntza historikoa (2016-2018, Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatuta); EAEko mendi-paisaiaren kartografia (2017-2018, Eusko Jaurlaritzak); Erriberak - laborantza-hedapeneko paisaia kulturalak euskal kostako estuarioetan, Hondarribiko kasua aztertu zuena (2019-2020, Eusko Jaurlaritza); eta Euskal Kostako Geoparkeko paisaia-aniztasuna (2021, Geoparkea).

Horrez gain, paisaiari, ondareari eta zientziari lotutako gaien dibulgazio-lanak ere egin izan ditu, Argia, Irunero, Baleike edota Hondarribia Herri Aldizkaria bezalako hedabideetan.