Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Arau-hauste penalak pandemia aurreko egoerara bueltatu dira Hondarribian

2022-04-12
Iaz %12’62 igo ziren, baina pandemia aurreko datuak baino hobeagoak dira

Hondarribian arau-hauste penalak % 12,62 igo ziren 2021. urtean aurreko 2020 urtean erregistratutako datuekin alderatuta, hala, 602 izatetik 678 izatera pasatu ziren. Datuak 2019an baino hobeak direla kontuan izan behar da, orduan 725 arau-hauste izan baitziren. Hala adierazi du Juan Mari Altunak, Udaleko Herritarren Segurtasunerako Zinegotziak.

 “Duela gutxi bilera izan dugu Ertzaintzako Koordinazio Batzordearekin eta Hondarribiko eta Irungo Udaltzaingoekin, eta kasu honetan 2021. urteari dagozkion delitu egitateen balantzea eta azterketa landu ziren” esan du Altuna Zinegotziak.

Bileran Hondarribiko eta Irungo alkateak, lurralde mailako Ertzaintzako arduradunak, Irungo Ertzain-etxeen arduradunak eta bi udalerrietako udaltzaingoen arduradunak izan ziren.

Juan Mari Altunak, Herritarren Segurtasunerako Zinegotziak, honakoa nabarmendu du: “emandako datuek adierazten dute iaz zertxobait igo direla delitu modalitateak. 678 arau-hausteetatik 499 ondarearen aurkako eta arlo sozioekonomikoko delituak dira, 60 segurtasun kolektiboaren aurkakoak, eta 51  bestelako arau-hauste penalak.

Delinkuentzia tasa % 40,23koa da 1000 biztanleko, iaz % 35,66koa zen, eta 2019. urtean % 43,08koa. Horrek esan nahi du pandemia aurreko egoerara bueltatzen ari garela, pixka bat hobetuta aurtengoan”.

Udaltzaingoari eta Ertzaintzari Hondarribiak hiri segurua izaten jarraitzeko eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan egiten duten lan handia eskertu nahi diet. Segurtasuna Udal honen helburu nagusietako bat da, eta horretan lanean jarraituko dugu.

Oso koordinazio ona dugu Irungo Ertzaintza eta Udaltzaingoarekin, eta hori oso garrantzitsua da herritarrei zerbitzu ona eskaintzeko orduan” gehitu du Altunak.