Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Apirilaren 19tik 24ra irekiko da Uda Abentura aurretiko izena emateko epea

2021-04-13
Datorren uztailerako Uda Abenturaren edizio berri bat ospatuko da Hondarribian. Gazteria Sailak antolatuta, 2007, 2008 eta 2009 urteetan jaiotakoei (12, 13 eta 14 urtekoak) zuzenduta dago.

Datorren uztailerako Uda Abenturaren edizio berri bat ospatuko da Hondarribian. Gazteria Sailak antolatuta, 2007, 2008 eta 2009 urteetan jaiotakoei (12, 13 eta 14 urtekoak) zuzenduta dago.

Maria Serrano Gazteria zinegotziak esan duenez, “programa euskaraz egingo da, eta parte-hartzaileek bere taldekide zein monitoreekin euskaraz jarduteko gai izan behar dute. Bi txanda egingo dira, uztailaren 1tik 15ra eta 16tik 30ra, bakoitzean 50 neska-mutilek parte hartuko dutelarik. Goiz eta arratsaldezko ordutegia izango du eta kuota 140 eurokoa izango da”.

Aurretiko izen-ematea apirilaren 19tik 24era irekiko da. Partehartzaile guztien errolda egiaztatuko da.

Izena emateko bi aukera egongo dira. On line egiteko aukera bada, www.hondarribia.eus gunean. Gauden Alarma egoeran, Udaletik eskatzen da web orria erabiltzea aurre izenamateak egiteko.

Bestela, Gazteen Zerbitzura deituaz 943644752 edo 688 728 057 telefonoan. Astelehenetik ostiralera 16:30etik 19.30era irekitzen da eta larunbatetan 10:00etatik 13:00etara” amaitu du Serranok.