Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Gaurkotasuna
Atzealdea Apirilak 4ko Itzuliaren haserako etapak Hondarribian sortuko dituen trafiko eraginak azaltzeko komunikazio kanpaina abian jarri du Udalak

•Hondartza inguruan hasi eta San Pedro kalean amaituko da. Besteak beste, Lurgorri, Higer Bidea, Alde Zaharra eta Santiago kaleko etxebizitzetan autoek ezin izango dute ez sartu ezta atera ere.
• https://itzulia.hondarribia.eus/ web gunea sortu da informazio zehatza eta praktikoa eskaintzeko
Datorren apirilaren 4an, astelehenez, Euskal Herriko Itzulia Hondarribian hasiko da. Hasi eta bukatu egingo du lehen etapak gure hirian, eta beraz, zenbait trafiko aldaketa ekarriko ditu. Horri erantzuteko, Udaletik komunikazio kanpaina bate gin da. Hala eman du aditzera Maria Serrano Hiritarren Arretarako zinegotziak.
“Itzulia Hondarribitik hasiko dela jakina da. Horrek gure hiriaren irudia hedatzeko balioko digu. Hondarribiak dituen aberastasunak ongi ikus daitezen ibilbide berezia prestatu da, eta ziur gaude emaitza onak emango dituela” esan du Serrano zinegotziak. “Hori hala izanda, Udaletik oso jakitun gara halako kirol proba batek, trafiko aldetik eragin asko izango dituela, eta hori ere esan egin behar da.
Hiritar guztiak jakinaren gainean egon daitezen, eta baita gure artera etortzen direnak ere, Udaletik komunikazio kanpaina bat abian jarri dugu. Web gune bat sortu dugu, https://itzulia.hondarribia.eus/ hain zuzen ere. Hor trafiko aldetik sortuko diren aldaketa eta inzidentzia guztiak zerrendatu ditugu. Aldez aurretik hiritarrari barkamenak eskatu nahi dizkiegu, badakigu eta aldaketek beti sortzen dituztela ezinegonak, baina horrekin batera, argi daukagu kirol proba handi bat izango dugula gure herrian, eta Hondarribiaren nazioarteko proiekziorako asko lagunduko digula.
Hiriko toki desberdinetan aldaketak
“Etxebizitzetara informazioa helaraziko dugu, prentsan eta sare sozialetan kanpaina berezia egingo dugu, eta gure helburua, hiritar eta bisitari kopuru ahalik eta handienera iristea da” gehitu du Serrano zinegotziak.
“Trafiko aldaketa nagusienak apirilaren 4ean 12:00etatik 18:00ak arte egongo dira martxan, baina logikoa denez, zenbait debeku aldez aurretik jarriko dira abian, eta lasterketa joango den bideetan ezin izango da autoa aparkatu.
Gogoratu nahi dut erlojupekoa hondartza ingurutik aterako dela, Ramon Iribarren pasealekutik Pierre Lhande kalera igo, eta gero Higer bidetik jaitsiko da, handik Foru kalea hartu eta eskuinera egingo du Donostia kalera. Nestor Basterretxea kaletik Baserritar Etorbidera igo, Harresilanda kaletik Damarrira eta handik Kale Nagusira igoko da. Egokitu berri den Juan Laborda kaletik jaitsi eta handik zuzenean bueltan San Pedro kalean amaituko da, Sare Konpontzaileen plazan. Denetara 7’54 kilometro izango dira” zehaztu du Serrano zinegotziak.
Gehienbat, Lurgorri, Higer Bidea, Alde Zaharra eta Santiago kaleko etxebizitzetan autoek ezin izango dute ez sartu ezta atera ere. Udaletik gomendatzen dugu aurreko egunetik inguruko kaleetan aparkatzea, hala nola Ramon Iribarren, Minatera, Foru kalea, Sabin Arana, Biteri edota Zumardian. Hortaz gain, autobus zerbitzuetan ere aldaketak egongo dira, baita hiriko beste zenbait kaletan ere, Loraitz eta Iterlimenen, Soroetan edota Baserritar Etorbidean ere. Horregatik, Udaletik prestatu dugun web orrian Informazio praktiko eta zehatza jarri dugu, ahalik eta herritar gehien ongi informatuak egon daitezen” amaitu du Serranok.
Informazio gehiago: https://itzulia.hondarribia.eus/