Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Aparkalekuen antolaketari buruzko topaketa sektorialak egingo dira auzoz auzo, martxoan

2026-02-04
"Aparkalekua, orekaz antolatu" lelopean, aurrera jarraitzen du Udalak hiriko aparkalekuen antolaketa eta erregulazioa lantzeko abian duen partaidetza-prozesuak.

"Aparkalekua, orekaz antolatu" lelopean, aurrera jarraitzen du Udalak hiriko aparkalekuen antolaketa eta erregulazioa lantzeko abian duen partaidetza-prozesuak.

Prozesuaren abiapuntu gisa, abenduaren 16an herritarrei irekitako saio berezia egin zen Itsas Etxea Auditoriumean, udalerriko aparkalekuen egoera aztertu eta eztabaidatzeko. Bertan, Mugikortasun Jasangarrirako Mahaiak Hondarribiko aparkalekuen egoerari buruz egindako azterketa teknikoaren emaitzak aurkeztu zituen, eta, aldi berean, eta herritarrek beren iritziak eta proposamenak egiteko aukera izan zuten.

Guztira, 70 herritar inguruk hartu zuten parte, eta hainbat kezka eta proposamen mahaigaineratu zituzten: bertakoentzako aparkalekuei lehentasuna emateko beharra, bereziki erabilera handiena duten eremuetan; bisitarientzako aparkaleku- eta mugikortasun-alternatibak garatzearen garrantzia; erregulazio-eremuen antolaketari buruzko iritzi ezberdinak; aparkaleku faltaren pertzepzioa eta auto kopuruaren hazkundeak sortzen duen kezka; eta erregulazioa aplikatzeko eta kontrolatzeko beharra, espazio publikoaren erabilera egokia bermatzeko.

Jasotako ekarpenak oinarri hartuta, Udalak partaidetza-prozesuari jarraipena emango dio datozen asteetan. Otsailaren 25ean Mugikortasun Jasangarrirako Mahaia bilduko da aparkalekuen erregulazioari lotutako lan-ildo nagusiak zehazten jarraitzeko.

Era berean, martxoan zehar topaketa sektorialak egingo dira, auzo bakoitzaren egoera eta beharrak zehaztasunez lantzeko. Izan ere, Estitxu Urtizberea hirigintza zinegotziak azaldu duenez, "zonalde bakoitzak bere errealitatea du, eta aparkalekuen arazoa ez da berdin bizi hiriko eremu guztietan; horregatik, ezinbestekoa da auzoz auzo lan egitea". Hori horrela, ondorengo bilera sektorialak antolatu dira:

  • Martxoaren 10ean, Akartegi eta Donostia kaletik gorako bizilagunekin. 18:30ean, Talaia Bordarin.
  • Martxoaren 11n, Portua, Alde Zaharra eta Puntala (Donosti kaletik beherako eremua). 18:30ean, Itsas Etxea Auditoriumean.
  • Martxoaren 12an, Amute eta Mendelu. 18:30ean, Amute Auzo Elkartean.

(Eremu barreiatuetako herritarrek hiru topaketetako edozeinetara joan ahal izango dute.)

Aforo arrazoiengatik, saioan parte hartzeko aurrez izena eman beharko da esteka honetan.

Urtizbereak nabarmendu du bilera horien helburua dela "bizilagunen eguneroko kezkak zuzenean ezagutzea eta irtenbideak elkarrekin lantzea, erabakiak ahalik eta gehien hurbildu daitezen bizilagunen errealitatera". Bere hitzetan, prozesu honen bidez "egoiliarrei eman nahi diegu lehentasuna, baina ez da neurri bakar eta orokor bat ezarri nahi, baizik eta udalerriaren aniztasuna kontuan hartuko duen erregulazio orekatua eraiki".

Prozesuaren hurrengo urratsen berri Udalaren ohiko komunikazio-kanalen bidez emango da.