Jarduera eta Ekitaldien agenda osoa
Ekitaldiaren xehetasuna
Antzerkia: “Narciso”
Aurretiko erosketa: Arma Plaza
Leihatilan: Gertaera baino 2 ordu lehenago
Borobil Teatroa antzerki taldeak, datorren Abenduaren 26an Narcis@ bere antzezlan berria eskeiniko du Hondarribiko Itsas Etxea auditorioan. Narcis@, klasiko grekoa hartu dute oinarritzat, umorez, egunerokotasun handia duen gai bat jorratzeko; gure “ni” idealaren bila ibiltzea sare sozialetan arrakasta izateko.
Asier Oruesagasti, Amaia Irazabal, Aia Kruse eta Gaizka Chamizo dira aktoreak eta Anartz Zuazua Zuzendaria.
Aforo osoarekin egingo dira momentuz baina pasaportea eskatuko zaie 12 urtetik gorakoei, noski.
Dekretuaren arabera paperean edo mobilean aurkeztu dezakete pasaportea sarreran, 6 urtetik beherakoei ere musukoa jartzeko eskatzen diegu auditorioko ekitaldietan eta bestelakoetan.