Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu
Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea
Antxoak ozpinetan
Osagaiak
4 ordu - 4 pintxo
- 1 kg antxo
- 2 baratxuri ale
- 1 eskukada perrexil
- Gatza
- Ardo zuriaren ozpina
- Oliba olioa
Elaborazioa
Antxoei tripak, burua eta erdiko hezurra kendu. Ur hotzetan ondo garbitu eta azala beherantz dutela, erretilu batean jarri. Jarraian, gatza bota eta ozpinarekin estali. Prozedura hau geruzaka errepikatu, antxoa guztiak ipinita eta ozpinez estalita eduki arte.
Hozkailuan 3 orduz tapatuta gorde.
Ondoren, antxoak ozpinetatik atera eta beste erretilu batean edo kristalezko ontzi batean jarri, oraingoan azala gorantz dutela. Geruza bakoitzean baratxuri eta perrexil pixka bat bota eta gero, olioz bete.
*Oharra: Komenigarria da 48 orduz antxoak izoztea, Anisakisarekin arazoak ekiditeko.