Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Gaurkotasuna
Atzealdea Antolamendu berezia eskatuko duen Zuhaitz Eguna martxoaren 26an San Telmo inguruan

Datorren martxoaren 26an Hondarribiak oso berezia izango den ‘Zuhaitz Eguna’ berreskuratuko du. Hala eman du aditzera Juan Luis Silanesek, Ingurumen zinegotziak Udalean eskainitako prentsaurrekoan.
“Azken aldiotan bezala, San Telmo inguruan izango da. Pandemiak baldintzatuta azken urteetan ezin izan dugu ospatu, baina aurten, 2019, 2020 eta 2021ean jaiotako haur bakoitzarengatik landatuko ditugu zuhaitzak. Landatuko dugun espeziea ‘Querqus Pirenaicus’ da, azken urteotan egin dugun moduan.
“Ekimen hau sortu zenetik, 1996tik, Hondarribiko Udaletik 3.800 zuhaitza inguru landatu dira mendi gunean, eta datu oso polita dela iruditzen zait” zehaztu du Silanes zinegotziak.
Udaletik departamentu desberdinen artean asko landu dugun ekitaldia da. Hiru urteetako haurrak eta bere gurasoak hantxe egongo dira, eta gauden egoera oso kontutan hartuta, ordutegi desberdinak eta bi gune instalatuko ditugu San Telmo inguruan.
Bi karpa desberdin
“Hala, bi karpa jarriko ditugu. Zuhaitza landatzeko haurrentzako karpa bat alde batetik, eta 7 urte bete dituzten haurrentzako beste karpa bat. 2019an jaiotako haurrak 10:00etan dute hitzordua, 11:00tan 2020an jaiotakoak eta 12:00etan 2021ean sortu direnak. Makilei dagokienez, 2013an jaiotakoek 10:30ean dute hitzordua, 2014koan 11:30ean, eta 2015ekoek 12:30ean” zehaztu du Silanes zinegotziak.
Jende pilaketak saihesteko bi sarrera egongo dira. Bata, San Telmo tiro zelaiaren ingurutik sartuta, eta bigarrena, Higer Itsasargiaren ingurutik. Biak egun hontarako egokituak egongo dira, eta Udaltzaingoa bietan egongo da laguntza eskaintzeko.
2019an jaiotakoak 68 izan ziren, 2020an 89 eta 2021ean 103. Zazpi urte aurretik jaiotako haurren makila jasotzera igoko direnak asko izango dira, eta horregatik, Udaletik egin dugun antolamendu lana errespetatzea eskatzen diegu herritarrei. Ahal den neurrian musukoa erabiltzea eskatzen dugu, eta denon artean ekitaldi eder bat prestatu eta gozatzeko aukera daukagun” amaitu du Juan Luis Silanes zinegotziak.