Amuntza
Amuntza 2.018an hasitako proiektua da, nahiz eta proiektuaren hazia aspaldi erein zen. Formazioz sukaldaria naiz, baina umetan atton-amonek irakatsi zidaten lurra zaintzen eta landareei entzuten.
15 urtez mundu-mailan erreferente den jatetxe batean egin dut lan. Bertan su-artean baino lore eta landare artean pasatzen nituen orduak, baratzeko arduraduna bainintzen. Esperientzia horrek lagundu ninduen landare jangarrien esparruan aditua bilakatzen.
Esperientzia guzti horrek pintzelatu du AMUNTZAREN FILOSOFIA. Pertsonen elikadura aberastea da helburuetako bat eta horretarako ekoizpenak bi baldintza beteko ditu: ekologikoa izatea eta bioaniztasuna bultzatzea, ohiko barazkiez gain, bariedade ezezagunak eta “exotikoagoak” landatuz.
Kontsumo taldeaz gain bezeroekin tratu zuzena izateko salmenta zuzena egiten dut baratzean eta larunbatetan bertako Azokan San Pedro kalean.