Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu
Habiaratutako portletak
Gaurkotasuna
Atzealdea

Amua musika-film laburren jaialdiaren hirugarren edizioa ostegunetik larunbatera

2023·11·14
Hirugarren urtez jarraian, azaroaren 16an, 17an eta 18an, AMUA musika-film laburren jaialdiaren edizio berri bat egingo da Hondarribiko Itsas Etxea auditoriumean.

Hirugarren urtez jarraian, azaroaren 16an, 17an eta 18an, AMUA musika-film laburren jaialdiaren edizio berri bat egingo da Hondarribiko Itsas Etxea auditoriumean. Aurkezpen ekitaldian izan dira Ortzi Alonso Kultura zinegotzia, Goio Uriarte Kultura teknikaria, Ernesto Toledo Amua jaialdiko zuzendaria eta Judas Arrieta, sariak diren irudien egilea.

Ortzi Alonso zinegotziak esan duenez “AMUA musika-film laburren jaialdiak Udaletik prestatzen den agenda zabala aberastera dator. Denetatik eskaintzeko lan egiten dugu, eta oraingoan film laburren mailako jaialdi batekin gatoz. Aipatu nahi nuke, jaialdi honek daukan kalitateaz gain, udazken-negu-udaberri partean egiten den jaialdi bat dela aipatu nahiko nuke, desestazionalizatu nahi dugu eta dena ez dadin udan egin Hondarribian. Hortaz gain, musika eta zinemagintza uztartzea balioan jartzen dugu”.

Goio Uriarte teknikariak eman ditu zehaztapen gehiago. “Hirugarren urtez kalitate oso altuko jaialdia dakarkigu Hondarribira. Aurten ere, jasotako lanak Espainiako estatukoak izan dira, nazio mailako jaialdia izan baita." 

60 obra aurkeztuak

Hautaketa-batzordeak aurten aurkeztutako 60 obretatik 10 aukeratu zituen, eta lehiaketara joango dira. Horien emanaldia 2 proiekzio-saio ofizialetan banatuko da, azaroaren 16an eta 17an. 

Lehenengoa azaroaren 16ko 19:00etan egingo da, jaialdiaren inaugurazioan. Beste saio ofiziala azaroaren 17an (ostirala) egingo da, 18:00etan eta 19:30ean. Sarrera librea izango da edukiera bete arte. Saio horietan ikus-entzuleek film labur bakoitzeko botoa eman ahal izango dute, 4 sari emango baitira edizio honetan. Lehen saria eta publikoaren saria, 2.000 eurokoa bakoitza; bigarren saria, 1.000 eurokoa, eta hirugarrena, 500 eurokoa. 

Epaimahaikideak

Sari horien irabazleak aukeratzeko, honako hauek osatutako epaimahaia eratu zen: 

  • Maite Arroitajauregi zinema-musikarako konpositore ezaguna, “Akelarre” filmaren Goya saria irabazi zuen soinu-bandagatik; 
  • Nerea Kortabitarte, besteak beste, Donostiako Fantasiazko Zinemaren eta Terrorearen Asteko Prentsa Saileko kide izan zen. Fnac-eko Komunikazioaren arduraduna izan da (2005-2021), eta gaur egun Dock of the Bay eta Crossover Festival de Series jaialdien prentsa-buruzagitza zuzentzen du; 
  • Eta, azkenik, Mikel Gurpegui: zinemaren arloan Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren berri eman du 1988tik, etenik gabe, lehenengo “Deian”, eta duela urte askotatik “El Diario Vasco” egunkarian, non zinema-kritikari gisa jardun ohi baitu. Seminci delakoan zehar, Valladolideko Zinemaren Nazioarteko Astean, 2015. urteaz geroztik eguneroko zutabe bat idazten du ‘El Norte de Castilla’ egunkarian. 2016an Wroclaw-ko (Polonia) T-Mobile New Horizons jaialdiak euskal zinemari eskaini zion zikloaren programatzailea eta aurkezlea izan zen. Filmak aurkeztu eta solasaldiak dinamizatu ohi ditu Kresala zinema-klubean eta Eragin elkartean. 

Epaimahaiaren erabakia eta ikus-entzuleen saria azaroaren 18an, 18:00etan, adieraziko dira, sari-banaketako galan, eta horrez gain, Amy Winhouse-k 2007an Londresen eman zuen kontzertua proiektatuko da.

Sarrera librea izango da edukiera bete arte. Zinema-jaialdiari hertsiki lotutako programazioaz gain, azaroaren 16an, osteguna,20:00etan, inaugurazio-galan, Diego Rj buru duen Radio3ko “El sótano” programaren zuzeneko emanaldia izango dugu berriz ere.

Oraingo honetan, programan Mambo Jamboko bandaren zuzeneko emanaldia izango da: Rhythm’n’Blues eta el Rock’n’Roll-aren arloan ibilbide luzea duten musikariek 2009an Bartzelonan sortutako laukotea da. Kideak Dani Nel·lo, Mario Cobo, Ivan Kovacevic eta Anton Jarl dira, eta indar handiko instrumentu koktel bat dira, partekatzekoa den gailu energetikoa. 

Era berean, azaroaren 17an, ostirala, goizeko 10etan, kontzertu pedagogiko interesgarri bat izango da The Beatles-i buruz Hondarribiko eskoletako txikienentzat, The Flaming Shakers bandak emana: Europa osoko tributu-bandarik onenetzat jotzen denak, alegia Egun horretan bertan, 22: 00etan, Flaming Shakers-ak jaialdiko jendearentzat berriz arituko dira, 22:00etan, Itsas Etxea auditoriumean. Azkenik, eta jaialdia amaitzeko, “The Bamboos” bandaren kontzertua eskainiko da. Hamar estudio-albumekin eta argitaratzear dagoen bere azken diskoarekin, The Bamboos maisutzat hartu dituzte munduan, Soul & Funk berrasmatu baitute moldaketen eta ekoizpen klasikoaren konposizio modernoa eginez. Berdin konektatu dira souleko puristekin eta funk-arekin, bai eta egungo musikako fanatikoekin ere, abesti itsaskorrekin, erritmoarekin eta ahots super boteretsuekin. Ezin uka daiteke Melbourne Soul eszena ospetsua izan zen hartan izan zuten eragina. The Bamboos-ek bide bat ireki zuen, eta horrek eragin zuen askok ideia berriak esploratzea Soul, Funk, Jazz eta Beats-en.

AMUAren ekitaldi guztietan ohikoa izan den bezala, auditoriumaren atzealdean AMUA biniloen laugarren azoka egingo da. Azoka azaroaren 17an 17:00etatik 21:00etara eta azaroaren 18an larunbatean 11: 00etatik 14: 00etara eta 17:00etatik 21:00etara izango da. Oraingo honetan, 3 denda izango dira, eta aukera onak izango dira binilozko diskoetan, kassetteetan eta CDetan.