Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu
Habiaratutako portletak
Gaurkotasuna
Atzealdea

Amaitzear dago da Hondarribiko Udal Euskaltegiko 2023-2024 ikasturtea.

2024·06·07
2023-2024 ikasturtea amaitzear dagoen honetan, Euskara zinegotzia eta bigarren Alkateordea den Garoa Lekuona Euskaltegiko ikasle eta irakasleekin bildu da, ikasturtean zehar egin duten ahalegina eta eskainitako dedikazioa eskertzeko.

2023-2024 ikasturtea amaitzear dagoen honetan, Euskara zinegotzia eta bigarren Alkateordea den Garoa Lekuona Euskaltegiko ikasle eta irakasleekin bildu da, ikasturtean zehar egin duten ahalegina eta eskainitako dedikazioa eskertzeko. Lekuonak adierazi du guztien konpromisoari esker Hondarribiko euskararen ezagutza maila % 72,85ekoa izatera  iritsi dela. 

2023-2024 ikasturtearen behin-behineko balantzeari dagokionez, honako datu hauek nabarmendu behar dira: 

Ikastaro eskaintza eta ikasleen parte-hartzea

  • Euskaltegiak euskara maila guztiak irakasten ditu: A1, A2, B1, B2, C1 eta  C2.
  • Ordutegi zabala du: saioak goizeko 8:30ean hasten dira eta gaueko 21:00etan amaitzen dira; horrenbestez Euskaltegia zabalik dago tarte oso horretan. 
  • Hainbat ikaskuntza modutara egokitzen da: aurrez aurreko klaseak, online, autoikaskuntza, edo horien konbinazio bat, klaseak eta tutoretzak eskainiz. Ikasturte honetan zehar Ikasleen %83 taldetan aritu da ikasten, eta % 17k autoikaskuntza aukeratu du. 
  • Urritik ekainera bitarte 232 ikasle aritu dira, eta udako ikastaroan beste 25 aritzea espero da, beraz ikasturte osoan zehar guztira 257 ikasle izango dira. 

Dirulaguntzen modalitateak

Hondarribiko Udalak bi dirulaguntza modalitate eskaintzen ditu Udal Euskaltegian aritzen diren pertsonentzat: 

  • Langabetuak: Matrikularen % 10 ordaintzen dute EABA langabetu txartela aurkeztuta. Gainera, Hondarribian erroldatuta izanik asistentzia ona badute, itzuli egiten zaie ordaindutako guztia, ikasturtea amaitzen denean 
  • Hondarribian erroldatutakoak: Asistentzia ona izanez gero matrikularen % 75 itzultzen zaie ikasturtea amaitzean. 

2024-2025 Ikasturterako Matrikulazio Epeak

Aurre-matrikula epea ekainaren 10etik 17ra bitartekoa izango da. Interesatuak honela eman dezakete izena: