Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Amaitu dira 'Kalez Kale Hondarribia hobetzen' lan programak Txiplao Industrialdean egindako hobekuntzak

2022-11-07
Amaitu dira Kalez Kale Hondarribia hobetzen lan programaren barnean Txiplao Industrialdean egin diren egokitze lanak. Hala eman dute aditzera prentsaurrekoan Txomin Sagarzazu Alkateak eta Gonzalo Carrion Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak.

Amaitu dira Kalez Kale Hondarribia hobetzen lan programaren barnean Txiplao Industrialdean egin diren egokitze lanak. Hala eman dute aditzera prentsaurrekoan Txomin Sagarzazu Alkateak eta Gonzalo Carrion Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak.

“Memoria pixka bat eginez, gogoratu nahi dut ‘Kalez Kale Hondarribia hobetzen’ Hondarribiarentzat mugikortasun justuagoa, jasangarriagoa eta seguruagoa lortzea helburu duen ekintza integraleko plana dela. Hainbat urtez landu den proiektua da, eta Udaleko sail askoren koordinazioa behar izan du. Eskerrak eman nahi dizkiet denei egindako lanagatik.

2030 Agendan ezarritako helburuak txertatzen ditu, hiriko eremu eta auzoen oreka bilatzen du, eta gure hiria kontserbatu, mantendu eta berritzearen aldeko apustua egiten du.

Oro har, proiektuaren lan-eremuak bost gune ditu: Donostia Kalea eremua, Kosta kalea, Harresilanda Kalea eremua, Gibeleta Auzoa eta Sabin Arana eremua. Aurrekontua 3.329.404,07 eurokoa da, martxoaren lehen egunetan hasi zen eta 15 hilabeteko iraupena izango du.

Erabilera handiko gunea

“Harresilanda kaleko eremuaren barnean, Txiplao Industrialdeko egokitzapena daukagu. Hondarribiko enpresa asko jasotzen dituen eremua da, eta herritar askok erabiltzen duten ingurua. Horregatik uste dugu egin diren hobekuntzak nabariak direla eta denok aprobetxatu ahal izango ditugula” adierazi du Sagarzazu Alkateak.

Gonzalo Carrionek eman ditu obraren zehaztasunak. “Udako hilabeteetan zentratu ditugu lanak, abuztuan industrialdean mugimendu gutxiago egoten baita. Orohar, egin dena zera izan da: espazio bat sortu da espaloi zabal batekin, autoak aparkatzeko espazioa berrantolatu da eta galtzada berriz fresatu, asfaltatu eta margotu egin da.