Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Amaitu berri diren Gabonen balorazioa egin du Udalak

2025-01-08
Amaitu berri dira Gabonak eta honekin batera hasi dira eskolak eta askorentzat lanera buelta; beste batzuentzat aldiz, asko lan egin ondoren merezitako atsedena.

Amaitu berri dira Gabonak eta honekin batera hasi dira eskolak eta askorentzat lanera buelta; beste batzuentzat aldiz, asko lan egin ondoren merezitako atsedena. Baina baditugu gurean ere jaiegun horiek beren tradizio kulturalen parte ez diren komunitate batzuk edo ospatzeko gauza gutxi dutenak. Edozein modutan, garai bereziak izanik, ekintzez betetako asteak izaten dira Gabonak.
 
Udal gobernutik Gabon garaia herrian geratzea aukera erakargarria izateko lanean ibili gara; herrian erosketak egitea bultzatuz, gazteei arrantzarekin loturiko aisialdia emanez, edota bestelako aisialdi eta proposamen parte hartzaileak eskainiz. Euskal azoka eta Gabonetako merkatuarekin hasiera eman eta adin-tarte gutientzat antolatutako 30 ekitalditatik gorako eskaintzek osatu dute Gabon garai hauetako programazioa. 

Gabon bezperako euri iraunkorrak hainbat gunetako Gabonetako argietan matxura sortu bazuen ere, ez zuen lortu abestera atera ziren taldeen ilusioa zapuztea eta giro herrikoia somatu da herrian.  Aurten, ekintza berri modura, gazteentzako Urtezaharreko festa antolatu da herriko gazteen eta gurasoen eskariei bide emanez. Bertan bildu ziren herritar ugari, gazte eta ez hain gazte, giro alaian. 

Gabonetako programazioa, beraz, oparoa izan da herriko eragileek eta herritar boluntarioek, udal langileekin batera, egindako lan handiari esker.  Guztiei eskertu nahi diegu herria saretzen eta girotzen lagundu izana. 

Hala ere, baditugu 2025an zehar heldu beharreko erronkak ere.

Gure arteko bizikidetza bultzatuko duten praktiketan sakontzen jarraitu behar dugu zaurgarrienak babestuz. Adierazi nahi dugu, aurten ere, petardoen erabileran gehiegikeriak egin direla, zarata honekin sufritzen duten pertsona eta animaliei egoera jasangaitzak sorraraziz.  Bestalde, irmoki salatzen dugu, Urtezaharreko festan, izandako eraso matxista eta gure elkartasuna adierazi nahi diogu erasoa jaso zuen pertsonari.

Urte berria gogotsu hasi dugu, 2025-a proiektu potoloz beteta baitator. Hondarribiak aurrera egin dezan estrategikoak diren proiektuak eta herritarren parte hartzea eskatuko dutenak. Bidean elkar ikusiko dugulakoan, goazen!