Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Amaitu berri den Erdi Aroko Azokaren balorazio positiboa egin du Udalak

2023-06-12
Erdi Aroko Azoka bikaina burutu da Hondarribian asteburuan. Hala adierazi du jarduneko Sustapen Ekonomikorako eta Turismo zinegotzi den Maria Serranok.

Erdi Aroko Azoka bikaina burutu da Hondarribian asteburuan. Hala adierazi du jarduneko Sustapen Ekonomikorako eta Turismo zinegotzi den Maria Serranok. “Balorazio oso positiboa egin beharrean gaude. Eguraldia lagun izan dugu uneoro eta hori faktore garrantzitsua izan da”.

“Hondarribiko Erdi Aroko Azona erreferenteetako batean bilakatu da, Euskal Herri osotik jende asko hurbiltzen dela ikusten dugu urtero. Azoka antolatzerakoan, saiatzen gara adin guztietarako ekitaldiak prestatzen, publiko zabal bati eskaintzeko. Lehen urteetan Kale Nagusia eta Arma Plazan egiten zen, eta urteekin ia Alde Zahar osora zabaltzea lortu da, plaza guztiak okupatuz, eta horretan asmatu dugula uste dut”.

“Denborarekin aztertuko dugu sakonago, baina parte hartu duten zenbait erakuslek esan digutenaren arabera, oso pozik agertu dira asteburua nola joan den ikusita” gehitu du Serranok.

“Eskerrak eman nahi dizkiet Alde Zaharreko bizilagunei izan duten jarrerarengatik, bi egunotan milaka lagun ibili direlako eta horrek alde onak izateaz gain beste batzuk izaten ditu eta”.