Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Alderdi guztien babesarekin 1936ko gerra eta ondoren gertatutako eskubide urraketen inguruan herritarren laguntza eskatu da

2021-06-16
Hiritarrari dokumentu, argazki edota bizipenak ematea eskatzen zaio

Hondarribiko Udaleko Bizikidetza Batzordeak, alderdi guztien ordezkaritza duenak, Memoria Historikoarekin loturiko ekimen baten berri eman du, baita herritarren parte-hartzea eskatu ere.

Hartara, prentsaurreko bat eman da gaur Udaletxeko Areto Nagusian, eta han izan dira Maria Serrano (EAJ), Aitzol Arroyo (ABOTSANITZ) eta Iosu Alvarez (PSE-EE). EH BILDUko Xabier Isasik ezin izan du bertaratu agenda arazoak direla eta.

Maiatzaren 8an 1936ko Gerraren eta Diktaduraren ondorioz erbesteraturiko biktimak oroitu eta omentzeko eguna izan zen. Abuztuaren 30ean, aldiz, Derrigorrezko Desagertzeen Biktimen Nazioarteko Eguna izango da.

Bi data hauek oinarri harturik, Hondarribiko Udalak gertakizun hauen inguruko gogoeta sustatu nahi du aurten, 1936ko Gerraren hasieraren 85. urteurrena beteko dela kontuan izanik. 1936ko uztaileko estatu kolpe saiakeraren ondorengo gerran gertaturiko Giza Eskubideen urraketak ezagutu nahi dira. Hondarribitarren bizipenak eta ondorioetara hurbildu nahiko genuke, eta bide batez, egoera haiek pairatu izan zituzten hondarribitarrei merezitako aitortza.

Horretarako, hainbat ekimen antolatzen hasiak gara eta herritarren laguntza ezinbestekoa dugu. Hondarribitarren bizipenetan eta pairaturiko giza eskubideen urraketetan oinarrituriko erakusketa bat antolatu nahi dugu eta horretarako orduko dokumentu, argazki ala objektuak jaso nahi ditugu. Garai hura gogorarazteko elementuen bila gabiltza, erakusketa ahalik eta aberats eta hurbilena antolatzeko.

Objektu, argazki edota dokumentuak maileguan uzteko prest dauden herritarrak, 685720032 (Bakeola-EDE Fundazioa) telefonora dei dezakete. Abuztuaren 30etik irailean lehen astera egingo da erakusketa behin amaituta, mailegu guztiak haien jabeei itzuliko zaizkie.