Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Gaurkotasuna
Atzealdea Alderdi guztiek onartu zuten San Telmo gaztelua lehentasunez eskuratzeko eskubidea erabiltzeko azterketa tekniko eta ekonomikoak egitea

Atzoko Plenoak, besteak beste, onartu zuen San Telmo gaztelua lehentasunez eskuratzeko eskubidea erabiltzeko beharrezkoak diren azterketa teknikoak egitea. Hortaz gain, Mendelu 25-27ean dagoen plazari “Veronica Urkiola Lekuona Plaza” izena jartzeko proposamena onartu zuen. EAJ eta ABOTSANITZ alde agertu ziren, EH BILDU abstenitu egin zen eta PSE-EE aurka agertu zen. Gainera, aurkeztu ziren mozioetatik bost onartu ziren. Plenoak ia hiru ordu t’erdi ordu iraun zituen, eta Gorka Urgoiti idazkari berriaren lehen saioa izan zen.
Lehen puntuetan, Ekintza Planaren berri eman zen, baita 2021eko 4. hiruhilekoaren hiruhileko informazioaren eta 2020ko Hondarribia Lantzen zein Arma Plaza Fundazioaren auditoretzen inguruan ere.
Bosgarren puntuan, alderdi guztiek ahobatez onartu zuten PSE-EE-PSOE udal taldeak aurkezturiko proposamena Covid 19ari buruz. Hurrengo puntuan, gauza bera gertatu zen PSE-EE-PSOE udal taldeak aurkezturiko proposamena kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubideez.
ABOTSANITZek aurkeztu zuen bigarren eskualdaketako etxebizitza publikoak eskuratzeko oinarrien aldaketa proposamena aurrera atera zen denen adostasunarekin, aurretik EAJrekin aldaketa bat adostuta.
San Telmo gazteluaren inguruan
Guztien arteko adostasunarekin atera zen aurrera ere EAJ-PNV, ABOTSANITZ, PSE-EE eta EH BILDUK adostutakoa, San Telmo gaztelua eskuratzearen inguruan. Zehazki, Udalbatzak San Telmo gaztelua kostu bidez eskuratu nahi duela adierazten da, Lehentasunez eskuratzeko eskubidea erabiliz, Eusko Jaurlaritzako Kultur Ondare eta Hizkuntza Politika Saileko Zuzendaritzak horretarako formalizatutako komunikazioarekin bat etorriz, eta, horretarako, Udal Idazkari jaunari, Udal Kontuhartzaile andreari, Udal Arkitekto andreari eta Udaleko Arkeologo andreari dagozkien txostenak eskatzea.
Ez zen aurrera atera EH BILDU, ABOTSANITZ eta PSE-EEk aurkeztutako mozioa bloke kirurgikoaren berritzen lanen inguruan, non aipatzen zen, besteak beste, Hondarribiko Udalak eskatzen dio Osakidetzari agindutako eraberritze lanak ez hastea Ospitaleko Bloke Kirurgikoko langileekin, sindikatuekin eta gainerako eragileekin proiektua adostu bitartean. Hiru alderdiek aldeko botoa eman dute eta EAJk aurkakoa.
Horren ondoren, aurrera atera zen EAJ-k aurkeztutako osoko zuzenketa, non Hondarribiko Udalak Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eskatzen dion, ebakuntza-gelak berritzeko obren eraginpeko profesionalekin izan behar dituen elkarrizketak amaitu ondoren, Bidasoa Eskualdeko Ospitalearen etorkizunean interesa duten eskualdeko erakunde guztiei eta Udalari proiektuari buruzko informazioa helarazteko, elkarrekin lan egiteko eta herritarrei kalitatezko laguntza eskaintzen jarraitzeko. EAJ-k aldeko botoa eman zuen, eta aurkakoa eman zuten ABOTSANITZ eta, EH BILDUk. PSE-EEk abstentzioa eman zuen.