Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Alderdi guztiek aurkeztutako bost mozio onartu ziren atzoko Osoko Bilkuran

2023-03-03
Atzo ia hiru ordu t’erdi iraun zuen urteko lehen Osoko Bilkura egin zen Udaletxean. Bertan 11 puntu jorratu ziren, horien artean 7 proposamen, 5 izan zirelarik onartutakoak, alderdi guztiek aurkeztuta: EAJ-k 1, ABOTSANITZ-ek 2, PSE-EEk 1 eta EH BILDUk 1.

Atzo ia hiru ordu t’erdi iraun zuen urteko lehen Osoko Bilkura egin zen Udaletxean. Bertan 11 puntu jorratu ziren, horien artean 7 proposamen, 5 izan zirelarik onartutakoak, alderdi guztiek aurkeztuta: EAJ-k 1, ABOTSANITZ-ek 2, PSE-EEk 1 eta EH BILDUk 1.

Lehen puntuan Txomin Sagarzazu Alkateak Udalaren Ekintza Plana zehaztu zuen eta bigarrenean Juan Mari Altuna Ogasun zinegotziak 2022ko Ogasunetik 4. hiruhilekoaren informazioaren berri eman zuen.

Jarraian, alderdi desberdinek aurkeztutako proposamenak bozkatu ziren. Onartu zen lehen proposamena, ABOTSANITZ udal taldeak aurkezturikoa, Hondarribiko Udalak ‘Mugiment’ Kirol Txartela ekimenarekin bat egitea izan zen. Denek alde bozkatu zuten.

Aurrera atera zen ere jarraian EH BILDUk proposatuta, ondoren EAJrekin adostuta, “gogor salatzea epaitegiek abiatu duten hizkuntza-politikaren judizializazioa, eta euskararen aurka ematen ari diren epaiak. Era berean, Udal honek, legedia betez, ondorengo konpromisoak hartzen ditu: Udal zerbitzuetan herritarrei lehen hitza euskaraz egitea bermatuko duela, zerbitzu publiko guztiak euskaraz eskaintzea bermatuko duela eta lan, zerbitzu eta komunikazio hizkuntza euskara ere izango dela”. EH BILDUk, EAJk eta ABOTSANITZek alde bozkatu zuten, eta PSE-EE abstenitu egin zen.

ABOTSANITZ udal taldeak aurkezturiko errolda sozialari buruzko proposamena onartu egin zen ere. Hala, errolda-soziala martxan jartzeko helbide ofizial bat ezartzea, eta bertan sartzeko Protokolo bat ezartzea adostu zuten zinegotzi guztiek.

Denen aldeko babesarekin onartu zen ere EAJk aurkeztuta, “Espainiako Gobernuari eskatzea berma dezala, Foru eta Ramon Iribarren kaleen inguruko mugaketa-lerroa aldatuta gaur egun hiriaren eta ingurumenaren arteko harmonia erabatekoan egiten diren jardueren erabilerak errespetatzea”.

Onartu zen azken proposamena PSE-EEk energia-komunitateen inguruan aurkeztutakoa izan zen. Bertan, aho batez onartu zen “udal eraikinetako estalkiak eskuragarri jartzea, gainerako herritarrek energia komunitateen bidez elektrizitatea sortzeko eta kontsumitzeko eredu jasangarria lor dezaten, eta Udala bera horrelako ekimenen bultzatzaile izan dadin”. PSE-EE, EAJ eta ABOTSANITZ alde agertu ziren, eta EH BILDU abstenitu egin zen.