Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Alde Zaharreko Plan Berezia ezagutu eta parte hartzeko ekimena abian jarri du Udalak

2019-12-13
Erakusketa gaur bertan zabaldu da ARMA PLAZAn, eta saio partehartzaile ugari egongo dira.

Hondarribiko Alde Zaharraren Plan Berezia, Harresien Plan Zuzentzailea eta Zuhaiztiaren Plan Zuzentzaileak bat egingo dute Hondarribian. Proiektu osoaren aurkezpena gaur egin da Hondarribiko ARMA PLAZAn, eta hantxe egon dira Txomin Sagarzazu Alkatea, Fernando Cobos Harresien Plan Zuzentzaileran idazlea eta Ricardo Ruiz, Plan Bereziaren Aurrekinaren idazlea.

“Epe luzerako proiektu orokor eta anbizioz beterikoa dugu” esan du Txomin Sagarzazu Alkateak. “Auzoaren ezaugarri urbanistikoak arautuko dituen dokumentua da Plan Berezia, hirigintzaren aldetik etorkizuneko Alde Zaharra nolakoa izango den esango baitu dokumentu honek. 2020an abiatuko da hiritarren Parte Hartze prozesua, Plan Bereziak, ikuspegi tekniko batetik, isla ditzan Hondarribiko herritarren borondateak eta desioak”.

“Hiritarren iritzia jakin nahi dugu. Hala, gonbidatu nahi ditugu bai gaur arratsaldeko hitzaldira, eta astelehenetik abenduaren 31 arte Arma Plazan egingo den erakusketara, jarraian gero Zuloaga Etxera pasako dena. Urtarrilean eta otsailean zenbait saio egingo ditugu hiritarrekin” gehitu du Sagarzazuk.

Gaur Plan Bereziaren Aurrerakina eta Harresien Plan Zuzentzailearen  inguruko jardunaldia antolatu da.

17:00 Erakusketaren inaugurazioa

17:05 Ricardo Ruiz (Abr+ Arquitectos), Plan Bereziaren Aurrekinaren idazlea.

17:45 Ianire de Andres (ADI! Bulegoa), Hitiarren Parte-Hartze Prozesuaren aurkezpena.

19:00 Fernando Cobos (Fernando Cobos Estudio Arquitectura).

Harresien Plan Zuzentzaileran idazlea. “Ezagutu zure hiria” programa, Arma Plaza Fundazioak antolatua.

Hondarribiko Alde Zaharraren Plan Berezirako Hiritarren Parte Hartzearen Programan egingo diren ekintzak:

15/01/2020: Hiritarrei irekitako tailer parte-hartzailea: Alde Zaharreko errealitatea

18/01/2020: Bisita parte-hartzailea: Alde Zaharrari bestelako begiradak

25/01/2020: Bisita parte-hartzailea: Alde Zaharra balorean jarri

08/02/2020: Hiritarrei irekitako tailer parte-hartzailea: Ingurune zaintzaileak