Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Gaurkotasuna
Atzealdea Ainara Oskoz artista hondarribiarraren 'Murgildu' murala Itsas Etxearen kanpoaldean
Ainara Oskoz Bergaretxe hondarribiarrak, Jone Iturriaren laguntzarekin, “Murgildu” izeneko murala egin dute Itsas Etxea Auditoriumaren kanpoaldean. Udaleko Kultura sailetik antolatua izan da.
Itsas Etxearen inguruko paisaia ikusita, Ainara Oskoz-ek planteatutako eskuartzea Auditoriuma, Marinel itsasontzia eta itsasoaren arteko lotura da. Elementu nagusia arraina bera da, hain zuzen ere ateetan marraztu den arraina.
Adierazpen honekin bizia eman nahi zaio inguruari, transmisioa, irekiera bat. Hausnarketa bat ere planteatzen digu, modu batera edo bestera “iturri zaharreko ur berria. Bizi dugun garaia ausardiatik, berrikuntzatik murgiltzeko gonbidapena da".