Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Gaurkotasuna
Atzealdea Ahateen parkeko urmaelean egindako isuriaren inguruan

Ekainaren amaieran Minasoroeta kaleko ahateen parkeko urmaelean egin zen isuria dela eta, Hondarribiko Udalak jakinarazi nahi du egoeraren kudeaketa nola egin den.
Isuria gertatu bezain pronto, Udaleko agintari eta teknikarien arteko lanketa estua jarri zen martxan. Egoeraren berri jakinarazi zen URA Agentziari eta Txingudiko Zerbitzuak elkarteari ere, inguruko ur emarieri kalterik ez eragiteko asmoz.
Behin arriskuak sahiestu zirela frogatu ahal izan zenean, egoera normaltasunera itzultzeko aukerak aztertu ziren. Eta aukera horien artean, arrazoizkoena kontsideratu zen urgentziaz kamioi zistenekin ateratzea baino, egokiagoa zela hiri saneamenduaren bitartez zikindutako uraren ateratzea egitea.
Beti lehenetsi da ibai eta itsasoarengan kalterik ez eragitea, baina baita egin beharreko lanek arrazoizko kostua izatea ere. Horregatik, isuriaren laginak laborategi batetara eraman eta aztertu egin ziren. Azkerketa horien emaitzek urak kutsagarriak ez direla ondorioztatu duten bezain laster egin da ura ateratzeko eta urmaela garbitzeko lanketa.
Beharrezkoak ziren urrats administratiboak eta prestaketa teknikoak egin ondoren, Udal langileak eta Txingudiko Zerbitzuetako langileen lankidetzarekin batera, ura erretiratu, urmaela garbitu eta urez bete da.
Ekainean izandako isuriaren eragina Hondarribiko Udalarentzat lan karga garrantzitsua eragiteaz gainera, kostu ekonomiko bat ere izan du. Hain zuzen, lanen aurrekontua 3.244,59 €ko izango da BEZ barne.
Udaletik eskatzen da inolako isuririk detektatzen bada hirian zehar, lehen bait lehen Udalean bertan jakinaraztea neurriak lehen bait lehen har daitezen.