Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Agenda

Atzealdea Gazteen osasun mentalaren prebentziorako hitzaldia

Agifes elkarteak eskainiko du.
calendarioNOIZ 2024
Azaroaren 25ean
• 18:00
idiomaHIZKUNTZA Gaztelaniaz
entradasSARRERAK Doan

Agifes Elkarteak, urtero antolatzen duen sentsibilizazio kanpainaren baitan, datorren azaroaren 25ean Hondarribian hitzaldi bat eskainiko du “Gazteak eta osasun mentala: arazoak nola prebenitu” titulupean, nerabe eta gazteekin komunikazio sustatzeko, osasun mentaleko arazoak prebenitze aldera.

Agifesek, urtero, egutegi bat du komunitate mailan hainbat ekitaldi desberdinekin: hitzaldiak, jardunaldiak, zinema, etab. eskualde ezberdinetan garatzen dituenak. Helburua osasun mentalaren arazoak ikusarazteaz eta estereotipoak hausteaz izateaz gain, elkartearen berri ematea eta haren zerbitzuei eta lanei buruzko informazioa ematea da ere.

Horrela, datorren azaroaren 25ean, 18:00etan, Nekane Azuabarrena psikologo kliniko eta Gipuzkoako elkarte horretako eguneko programen koordinatzaileak hitzaldi bat eskainiko du Hondarribian. Topaketa horretan, familia-komunikazioa hobetzeko eta seme-alabei sufrimendu psikikoa azaleratzen eta egon daitezkeen arazoak bideratzen laguntzeko jarraibideak emango dira.

Topaketa

Arazo mentalak nerabezaroan hasten dira batez ere, eta gero eta adin txikiagoetan atzematen dira. Horregatik, Agifesek funtsezkotzat jotzen du gazteenei arreta handiagoa ematea.

Hain zuzen ere, osasun mentaleko arazoen % 50, 15 urte bete aurretik agertzen dira, eta % 75, 18 urte bete aurretik. Gainera, aipatu behar da munduko zazpi nerabetatik batek osasun mentaleko arazo bat duela eta, Espainian, suizidioa dela berezkoa ez den heriotza-kausa nagusia 15-29 urteko gazteen artean.

Topaketa hauen bitartez, Agifes-ek gazteen garapenarekin eta hezkuntzarekin lotutako gaiak partekatzeko eta eztabaidatzeko gune bat eskaintzen du, eta hauetan osasun mentalarekin lotutako guztiak protagonismo berezia du. Gipuzkoako elkarteko psikologoak hainbat jarraibide eskainiko dizkie bertaratzen direnei, familien komunikazioa hobetu ahal izateko, sufrimendu psikologikoa kanporatzen laguntzeko eta osasun mentaleko arazo posibleak naturalizatzeko.

Gazteak eta osasun mentala

Hitzaldia

  • Lekua: Kultur Etxea, areto nagusia.
  • Ordua: 18:00etan.
  • Sarrera: doan.
  • Hizkuntza: erdara.
  • Nori zuzendua: gazte eta nerabeen familiei, eta 18 urte baino gehigo dituzten gazteei zuzendua.
  • Agifes elkartea: Instagram