Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Administrazio Orokorreko bi teknikariren plaza oposizio bidez hautatzeko lehiaketa

2025-06-10
Ostiralean, Estatuko Aldizkari Ofizialean Hondarribiko Udaleko Administrazio Orokorreko Teknikarien bi plazak lehiaketa-oposizio bidez betetzeko hautaketa prozesuak argitaratu ziren. Hala, datorren uztailak 4 arte eskaerak aurkezteko epea irekita dago

Ostiralean, Estatuko Aldizkari Ofizialean Hondarribiko Udaleko Administrazio Orokorreko Teknikarien bi plazak lehiaketa-oposizio bidez betetzeko hautaketa prozesuak argitaratu ziren. Hala, datorren uztailak 4 arte eskaerak aurkezteko epea irekita dago.

Igor Enparan alkateak eman du deialdiaren berri. “Udala lan handia egiten ari da administrazioan lanpostuak egonkortuz eta deialdi berriak eginez, helburu argi batekin: ahalik eta zerbitzu egokiena eskaintzea gure herritarrei. Ildo horretatik dator egin berri den deialdia. 

 Udaleko webgunean daude estekak: 
  
Kontratazioko arduraduna: 
https://uzt.gipuzkoa.eus/WAS/CORP/LLEHautaketaProzesuakWEB/concursosAytos/6808/0/36/ver 
  
Hirigintzako Teknikaria: 
https://uzt.gipuzkoa.eus/WAS/CORP/LLEHautaketaProzesuakWEB/concursosAytos/6809/0/36/ver

Udal web orriko lan eskaintza atalean ikusgai daude aurten Udalean abian jarri ditugun prozesuak: aipatutako hauez gain,  jadanik izena emateko epea itxita duten 5 udaltzain plazarako, beste 5 administrari plazarako, eta beste 2 arkitekto plazarako deialdiak, hain zuzen ere”.