Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Adierazpen instituzionala emakumeen sexu-askatasunaren aurkako gertakarien aurrean

2026-07-09
Azken egunotan emakumeen sexu-askatasunaren aurkako hainbat gertakariren berri izan dugu Hondarribian.

Horien aurrean, Hondarribiako Udalak bere gaitzespenik irmoena adierazi nahi du, eta elkartasuna, babesa eta hurbiltasuna helarazi nahi dizkie jokabide horiek pairatu dituzten emakume guztiei. Era berean, Udalak haien eskura jarri nahi ditu udaleko arreta baliabideak, hala nahi badute behar duten laguntza eta babesa jaso dezaten.

Emakumeen askatasunaren, duintasunaren eta beren gorputzaren gainean libre erabakitzeko eskubidearen aurka doan jokabide oro onartezina da. Inork ez du baimenik beste pertsona baten gorputza ukitzeko, besarkatzeko, musukatzeko edo izaera sexualeko bestelako jokabiderik izateko haren baimenik gabe. Horrelako ekintzek emakumeen oinarrizko eskubideak urratzen dituzte, eta indarkeria matxistaren adierazpen dira.

Hondarribiako Udalak berriro adierazi nahi du indarkeria matxistaren adierazpen guztiak irmoki gaitzesten dituela, eta emakume guztiek espazio publikoak askatasunez, segurtasunez eta beldurrik gabe erabiltzeko duten eskubidea defendatzen duela.

Era berean, Udalak gogorarazi nahi du emakumeen aurkako indarkeria ez dela gertakari isolatuen ondorio, baizik eta desberdintasun estrukturaletan sustraitutako arazo sozial larria. Horregatik, prebentzioan, berdintasunean eta erakundeen arteko lankidetzan lanean jarraitzea ezinbestekoa da.

Azkenik, Hondarribiako Udalak herritar guztiei dei egiten die indarkeria matxista gaitzestera, emakumeen eskubideen defentsan modu aktiboan inplikatzera eta errespetuan, berdintasunean eta askatasunean oinarritutako herri bat eraikitzera.

Abotsanitz - EAJ-PNV - EH Bildu - PSE-EE